Mexikoko Argindar Batzorde Federalak Ingeteam enpresaren esku utzi du bere sarea berritzeko kontratu garrantzitsu bat. Zehazki, Bizkaiko konpainiak 103 koadro elektriko egingo dizkio. Horien bidez, argindar banaketa babestu, kontrolatu eta neurtu egiten da. Ingeteamek ziurtatu du inoiz Mexikon lortutako kontraturik handiena dela, baina ez du zehaztu zenbat diru jasoko duen.
Ingeteamek Ortuellako lantegian (Bizkaia) egingo ditu koadroak. Gaitasun teknologiko handikoak direla nabarmendu du, eta, aurrez aurre ez ezik, Internet bidez ere programatu eta kontrolatu daitezkeela.