Albistea entzun

EUSKAL PRESOAK

Josu Urrutikoetxea Euskal Herrian da

Sendiak baieztatu duenez, eskumuturreko elektronikoa kendu diote, eta Lapurdin bizi da. Kontrol judizialpean jarraituko du.

Josu Urrutikoetxea, abenduan, Parisen, BERRIAk egindako elkarrizketa batean.
Josu Urrutikoetxea, abenduan, Parisen, BERRIAk egindako elkarrizketa batean. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2021eko abuztuak 13

Euskal Herrian da Josu Urrutikoetxea. Espainiako hainbat komunikabidek zabaldu dute albistea goizean, eta hala baieztatu dio haren sendiak BERRIAri. Angelun bizi da, Lapurdin, eta jada ez du eskumuturreko elektronikorik: kontrol judizialpean dago oraindik, halere.

Senideek azaldu dutenez, ekainaren 24an egindako auzi saio batean erabaki zuen Parisko Dei Auzitegiko instrukzio ganberak euskal preso ohiari eskumuturreko elektronikoa kentzea. Izan ere, auzitegiak bezperan jaso zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak hartutako erabakia, zeinaren arabera deliberatu baitzuen bertan behera uztea Urrutikoetxea Luis Herguetaren hilketarekin lotzen zuen 2005eko autoa.

1980an Luis Hergueta Gasteizko Michelin enpresako arduradunaren hilketan parte hartu izana egozten zioten Urrutikoetxeari 2005eko auto hartan, baina akusazio horrek ez zuen heldulekurik, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Santiago Pedrazek maiatzean argitaraturako auto batean jakinarazi zuenez: hilketa hura ETA politiko-militarrak (ETApm) hartu zuen bere gain, eta Urrutikoetxea ETA militarreko (ETAm) kidea zen.

Senideen hitzetan, erabaki horrek «agerian» utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalaren «azpikeria», baina baita «Frantziako auzitegiak Espainiarren erabakiekin itsu-itsuan nola lerrokatzen diren» ere.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Ipar Euskal Herriko erakundeetako ordezkariak, atzoko saioetako hizlariekin, Baionan. ©BOB EDME

Prozesuen erronkak eta zailtasunak

Ekhi Erremundegi Beloki

Aieteren urteurreneko jardunaldien azken saioa izan da Baionan. Iragandakoaz eta gelditzen diren erronkez mintzatu dira bertako eta nazioarteko eragileak. Presoen auzia konpontzeko mekanismoak sortzera deitu du Brian Currinek.
 ©Jon Urbe / FOKU

Herri baten biderako gakoak

Enekoitz Esnaola

Erabakitzeko eskubidea, erreferenduma, estrategia partekatua, gizarte zibila, desobedientzia, eta bide demokratikoak eta baketsuak nabarmendu dituzte Ibarretxek, Torrak, Alvarezek eta Cuixartek

<em>Gatazken eraldaketa demokratikoa</em> izenpeko mahai ingurua, atzo, Donostiako Kursaalean. ©JON URBE / FOKU
Jonathan Powell. ©JON URBE / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna