Eguraldia

Goizaldeko ekaitz handiek kalte ugari eragin dituzte Nafarroan

Zaparrada handiak izan dira goizaldean, eta zenbait lekutan uholdeak ere izan dira. Arratsalderako ere haize bolada indartsuak eta euriteak espero dituzte.

Miranda Argatik Faltzesera bidean hartutako irudi bat. @MANUELCHOCARRO
2021eko irailaren 1a
09:48
Entzun

Bart goizaldean okertu da panorama: ekaitz handiek eta euri jasa erraldoiek kalte ugari eragin dituzte Nafarroako zenbait lekutan. Miranda Argan, Artaxoan, Vergalijon, Caparroson, Lodosan eta beste hainbat herritan izan dira kalte gehien, eta horietako zenbaitetan suhiltzaileen laguntza behar izan dute.

Miranda Argan, Artaxoan eta Vergalijon, adibidez, uholdeak eragin dituzte euriteek, eta suhiltzaileak gerturatu behar izan dira bertara. Gainera, eurite indartsuen ondorioz, luiziak ere izan dira inguru horietan.

Artaxoan, bestalde, urez bete da Guardia Zibilaren kuartela, eta Caparroson ere urez bete da lantoki bat. NA-6100 errepidean ibilgailu bat trabatuta geratu da, eta Lodosako tren geltokitik 100 metrora zegoen tren bat ere hustu egin behar izan dute bidaiaren segurtasuna bermatzeko.

Iragarpena ez da hobetzen

Arratsalderako ere haize bolada indartsuak eta euriteak espero dituzte; hori dela eta, zuhurtasunez jokatzeko eskatu du Nafarroako Udaltzaingoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.