Albistea entzun

Atxiloketak

Ertzaintzak sei gazte atxilotu ditu Elorrion

Segurtasun Sailaren arabera, kalean istiluak eragiten ari zirenen kontra oldartu dira ertzainak.

Ertzaintza, artxiboko argazkian, Donostian izandako beste istilu batzuetan. /
Ertzaintza, artxiboko argazkian, Donostian izandako beste istilu batzuetan. / Beñat Parra/Irutxuloko Hitza Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko irailak 4 11:55

Ertzaintzak sei gazte atxilotu ditu bart gauean Elorrion (Bizkaia), desordena publikoa egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizaldeako hiruak aldeak izan da. Horren arabera, istiluak zeuden kalean ordu horretan eta hainbat bizilagunen deia jaso ondoren joan dira ertzainak.

Ohar batean azaldu duenez, ehun bat lagun ari ziren istiluak eragiten: zenbait edukiontzi bota dituzte errepidearen erdira eta su eman diete, ibilgailuen trafikoa galaraziz. Ertzainak iritsi direnean, harriak eta botilak bota dizkiete Segurtasun Sailaren arabera. Ertzainek han zeudenei oldartu zaizkie, sakabanatzeko, eta sei lagun atxilotu dituzte.

Sei atxilotuak 18 eta 28 urte bitarteko gazteak dira. Desordena publikoa eragitea leporatu diete eta polizia etxera eraman dituzte. Segurtasun Sailaren arabera, datozen orduetan eramango dituzte epaitegira.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Senatuan egindako ekitaldian parte hartu dutenak ©JUAN CARLOS HIDALGO / efe

Txibitek Foru Hobekuntza goraipatu du «batasun konstituzionalaren baitan»

Joxerra Senar

Autogobernua pribilegioa dela aldarrikatzen dutenen aurrean, «pedagogia egin behar» dela aldarrikatu du Madrilen Nafarroako Gobernuko lehendakariak

EH Bilduko Maddalen Iriarte eta Nerea Kortajarena aurrekontuei buruzko agerraldi batean. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Oposizio talde adina osoko zuzenketa Jaurlaritzaren aurrekontuei

Xabier Martin

Osoko zuzenketez gain, 711 zuzenketa partzial aurkeztu dituzte EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PP+C’s-ek, 1.433 milioi euroko balioarekin.

Harkaitz Millan, urriko prentsaurreko batean. ©BERRIA

Harkaitz Millan Gipuzkoako Kultura diputatuak dimisioa eman du, atxilotua izan ondotik

Uxue Rey Gorraiz

Agintarien kontrako atentatua egitea leporatuta atzeman du Ertzaintzak, Donostiako taberna batean izandako istilu batean. Maria Jose Telleria izanen da haren ordezkoa.

EH Baiko zuzendaritza berria, atzo, Baionan egin zuten ekitaldian. ©BOB EDME

EH Baik lurralde elkargo berezi bat nahi du, Euskal Herri burujabea helburu

Ekhi Erremundegi Beloki

Lehen kongresua egin du ezkerreko abertzaleen mugimenduak, Baionan. 2022-2026 aldirako bide orri politikoa onartu dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.