EUSKAL PRESOAK

Gose greba utzi du Iñaki Bilbao euskal presoak

Hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, osasun arazoengatik eten du protestaldia. Abuztuaren 6tik ari zen baraua egiten, eta ospitalera eraman zuten abuztu bukaeran.

Iñaki Bilbaoren aldek protesta bat, iazkoa. MONIKA DEL VALLE / FOKU
2021eko irailaren 4a
18:04
Entzun 00:00:0000:00:00

Iñaki Bilbao euskal presoak utzi egin du abuztuaren 6an abiatu zuen gose eta komunikazio greba, Gedar eta Resumen Latinoamericano kazetek zabaldu dutenez.

Haren osasun egoerak okerrera egin zuen abuztu bukaeran, eta ospitalera eraman zuten, Salamancako (Espainia) egunkari batek jakinarazi zuenez.

Bilbao Topasen dago preso, Euskal Herritik 460 kilometrora. Espainiako Espetxe Erakundeek uztailaren 1ean iragarri zuten haren hurbilketa, aurrez Puerto de Santamarian baitzegoen, Euskal Herritik mila kilometrora. Lezamakoa da (Bizkaia), 65 urte ditu, eta 2002. urteaz geroztik dago espetxean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.