Autogintza

Auto elektrikoa, Landabendik gertuago

Volkswagenek baieztatu du «oso litekeena» dela ID.Life modelo elektriko berria Iruñean edo Martorellen (Katalunia) egitea.

VW ID.Life modeloaren aurkezpena, Municheko azokan. SASCHA STEINBACH /EFE
Iker Aranburu.
2021eko irailaren 7a
11:43
Entzun

Azken kilometroak baizik ez zaizkio falta auto elektrikoari Euskal Herriko lantegi batera iristeko. Gertu dagoela onartu du Volkswagenek, baina azken bihurguneak gaindituko ote dituen ziurtatzerik ez duela.

Badira, ordea, autogilearen beraren iturriak aipatuz, iritsiko dela ziurtzat ematen dutenak: gaur bertan, Expansion egunkariak kaleratu zuen Alemaniako taldeak dagoeneko erabaki duela bere auto elektriko txikia, ID.Life izenekoa, Landabengo fabrikan egingo duela, Iruñean. Beste aukera bat da Katalunian egitea, Martorellen, baina hara Skoda eta Cupra marken modelo elektrikoak joan daitezkeela ziurtatu du Madrilgo egunkari ekonomikoak. Haren lehiakide nagusiak, Cinco Dias-ek, ordea, kaleratu du VW elektrikoa Martorellen egiteko erabakia «nahiko bideratuta» dagoela, nahiz eta ez duen Nafarroako fabrika erabat baztertu nahi. Hori bai, «Espainian egingo da», kaleratu du.

Batzordearen eskaera

Azken erabakia urrirako edo azarorako espero dute Landabenen, hilabete horietan hartzen baititu halako erabakiak Alemaniako enpresak. Gerta liteke aurretik ere zabaltzea, aste honetan bilerak baititu multinazionalak bere fabriketako ordezkari sindikalekin. Wolfsburgen izango da Alfredo Morales, VW Nafarroako enpresa batzordeko presidentea, eta gaiaz zuzenean galdetuko duela baieztatu du. «Erantzun zehatza espero dut», azaldu du.

Edonola ere, hautua Euskal Herriaren eta Kataluniaren artekoa dela baieztatu dio enpresako bozeramaile batek Efe agentziari: «Oso litekeena da Cupra, Skoda eta Volskwagen marken elektriko txikiak Espainian egitea, baina artean ez dago erabakita».
Astelehenean, ID.Life modeloaren prototipoaren aurkezpenean, Municheko auto azokan (Bavaria,Alemania). Landabenen eta Martorellen izenak lehenetsi zituen VW markako kontseilari ordezkariak, Ralf Brandstatterrek, eta gaineratu zuen bateriak egiteko fabrika bat «Espainian» jarriko zutela, gehiago zehaztu gabe. «Herrialde horretan egiten ditugu taldeko auto txikiak, eta sinergia asko ditugu. Gainera, bi fabrika handi ditugu [auto elektrikoak] ekoizteko, Landaben eta Martorell».

Eraikuntza, edonola ere, ez litzateke berehalakoan hasiko. Multinazionalaren asmoa da ID.Life modeloa 2025an merkaturatzea, 20.000 eta 25.000 euro arteko prezioan. Auto txikia izango da, 4,09 metrokoa —gaur egungo Polo modeloaren antzekoa—, eta Small MEB plataforma erabiliko luke. Iragarri dutenez, 234 zaldiko motorra izango du, eta 400 kilometro inguruko autonomia.

Taigo, irailaren bukaeran

Azken urteetan Polo eta T-Cross modeloak egin dituzte Landabenen, baina beste modelo batekin ere hastekoak dira iraileko azken astean. Taigo izena izango du auto berri horrek, eta aurten haietako 11.000 egitekoak dira, hau da, Landaben aurten egingo direnen %4. T-Cross autoak izango dira %64, eta Poloak, berriz, gainontzeko %32.

Hori bai, kopuru horiek aldatu ahal dira, txip edo semieroaleen eskasiaren ondorioz. Izan ere, zirkuitu elektronikoetan beharrezkoak diren material horiek behar baino motelago iristen ari dira mundu osoko auto fabriketara, eta traba handiak eragiten ari dira ekoizpenean. Landaben bera sei egunez itxita egon da material horien falta zegoelako, eta 8.000 auto gutxiago egitea eragin du. Enpresak aldi baterako enplegu erregulazio bat ere egin du txipen arazoengatik, eta krisia luzatzen bada, beste bat egin dez

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.