Oier Oa datorren otsailean epaituko dute, Frantziako Estatuan egoteko debekua urratzeagatik

Gaur egitekoa zuten auzia, Baionan, baina epaileak gibelatzea onartu du. Anartean, azaroaren 8an Parisko Auzitegiak Oaren debekua kentzeko helegitea aztertuko du.

Oier Oa Baionako auzitegira sartzen, arratsalde honetan. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2021eko irailaren 7a
14:51
Entzun 00:00:0000:00:00

Larresoron (Lapurdi) bizi zen Oier Oa azken urteetan. Iragan azaroan atxilotu zuen Frantziako Poliziak, bideko kontrol batean, eta Frantziako Estatuan egoteko debekua urratzeagatik auzipetu zuten. Iragan martxoan, Baionako prokuradoreak zigor proposamen bat egin zion: lau hilabeteko espetxe zigorra, gibelapenarekin. Baina Oak ez zuen onartu zigorra, eta debekua urratzeagatik gaur epaitu beharra zuten. Amaia Rekarte haren abokatuak, berriz, auzi saioa gibelatzeko eskatu dio epaileari, datorren azaroaren 8an Frantziako Estatuan egoteko debekuaren helegitea aztertuko baitute Parisko Auzitegian. Auzia «integrala» izateko, Parisko Auzitegiaren erabakia itxarotea ezinbestekotzat jo du Rekartek. Hala, otsailaren 15ean epaituko dute debekua urratzeagatik, Baionan, Parisko Auzitegiaren erantzuna jaso ostean.

Frantziako justiziak bizi guziko lurralde debekua ezarri zion 2015ean, eta harrezkero ez du eskubiderik Iparraldean egoteko. Baionan egiten zuen lan, Bernat Etxepare lizeoan. Haren sostenguz, ikasleek elkarretaratzea egin dute eguerdian, lizeoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.