Albistea entzun

Indonesia

Gutxienez 41 lagun hil dira Indonesiako espetxe batek su hartzean

Lehen hipotesien arabera, zirkuitulabur batek piztu du sua. Tangerang espetxea 600 preso hartzeko prestatua dago, baina 2.000 baino gehiago zeuden ezbeharraren unean.

Tangerang hiriko espetxea, sutearen ostean.
Tangerang hiriko espetxea, sutearen ostean. Indonesiako Justizia Ministerioa / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko irailak 8

Indonesiako Tangerang hiriko espetxean piztutako sutean, gutxienez 41 preso hil dira, eta beste 80 inguru zauritu —zortzi, larri—, Poliziaren arabera. Kartzelako arduradunek jakinarazi dutenez, litekeena da instalazio elektrikoaren zirkuitulabur batek eragin izana ezbeharra. Sutea gaur goizaldean piztu da, eta suhiltzaileek ordu eta erdi inguru behar izan dute sua kontrolatzeko.

Justizia Ministerioak jakinarazi du ikerketa bat hasi dutela gertatutakoa argitzeko. Horrez gain, halako ezbeharrik errepikatu ez dadin lan egiteko asmoa adierazi du Yassona Laoly Justizia ministroak, espetxea bisitatu ostean.

Tangerangeko espetxea, Jakartatik hogei kilometro ingurura kokatua, 600 preso jasotzeko prestatua dago, baina sutea piztu denean 2.000 baino gehiago zeuden han. Zehazki, su hartu duen blokean gutxienez 122 lagun zeuden, gehienak droga salerosketarekin eta kontsumoarekin lotutako presoak. Laolyk jakinarazi duenez, hildako presoetako bat «terrorismo delituengatik» zegoen preso, eta beste bat, hilketa bategatik. Horrez gain, azaldu dute hildakoen artean portugaldar bat eta hegoafrikar bat daudela. Halere, autoritateek ez dute informazio gehiago eman, eta ez dute ezeztatu hildakoen artean, presoez gain, espetxeko langileak ere egotea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Pertsona bat, atzo, Ukrainako Zaporizhia eskualdeko hautesleku batean, bozkatzeko pronto. ©EFE

Errusiarekin bat egitearen alde bozkatu dute Ukrainan okupatutako lurraldeetan

Igor Susaeta

Kievek traizioa egotziko die galdeketetan «moduren batean» parte hartu dutenei. Moskuk prest ditu anexioa gauzatzeko botere «legegilea, exekutiboa eta juridikoa»
Pere Aragones Kataluniako presidentea, atzo, politika orokorreko eztabaidan, Kataluniako Parlamentuan. ©QUIQUE GARCA / EFE

Galdeketa bat zehazteko akordio bat proposatu du Aragonesek

Gorka Berasategi Otamendi, Berriemaile berezia

Generalitateko buruak ezinbestekotzat jo du eremu sozial guztien ekarpenak jasotzea. JxCren ustez, prozesuaren batasuna eta zuzendaritza estrategikoa behar dira
1 ©ALBERTO ESTVEZ / EFE

Erreferendumak zer ekarri zuen

Igor Susaeta

Galdeketara deitu zuten, lege bat onartu zuten horretarako, eta herritarrek bozkatu egin zuten, Poliziaren indarkeriari aurre eginez. Madrilek errepresioaren bidean segitu zuen, eta kartzelatzeak eta erbesteratzeak heldu ziren.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Irakurleen babesa ezinbestekoa da kazetaritza independente eta konprometitua egiten jarraitzeko.