Albistea entzun

Lan osasuna

Kamioilari bat hil da istripuz, Igantziko harrobian

Haren ibilgailua irauli egin da, materiala deskargatzen ari zela.

Kamioi iraulia, Igantziko harrobian.
Kamioi iraulia, Igantziko harrobian. Nafarroako Foruzaingoa Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2021eko irailak 8

Istripu bat gertatu da gaur eguerdian Igantziko harrobian (Nafarroa). Foruzaingoak jakinarazi duenez, materiala deskargatzen ari zen kamioi bat irauli egin da eta ibilgailuko gidaria hil egin da horren ondorioz.

Hildakoak 55 urte zituen, eta Irungoa zen (Gipuzkoa).

Arantza eta Igantziko medikuak eta erizainak eta suhiltzaileek artatu dute ezbeharra, eta helikopteroa ere joan da.

Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

ELAk babesa eta elkartasuna adierazi die biktimaren lankideei, senideei eta hurbilekoei, eta ikerketa sakona egitea eskatu du, laneko arriskuen prebentzioaren arloan gerta daitezkeen ez-betetzeak eta erantzukizunak argitzeko. Haren arabera, gaurko heriotzakin, dagoeneko 47 dira 2021ean Euskal Herrian lanean zeudenak hil direnak, horietatik hamalau Nafarroan.

Sindikatuak nabarmendu du laneko istripu-tasa %30 igo da 2012tik, eta laneko heriotzen % 40ren arrazoi zuzena enpresek segurtasun-neurriak ez ezarri izana dela. «Horren aurrean, patronalak isilik jarraitzen du, eta Nafarroako Gobernuak, ISPLN eta Lan Ikuskaritza baliabide faltagatik kolapsotik hurbil dauden bitartean, diru publikoa CEN, UGT eta CCOOren Prebentzioko Lurralde Ordezkaria finantzatzera esleitzen du, figura hori ez-eraginkorra eta klientelarra dela frogatu den arren», dio sindikatuak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nadia Calviño Espainiako Ekonomia ministroa eta Paolo Gentiloni Europako Batzordeko Ekonomia komisarioa, atzo, Madrilen. ©KIKO HUESCA / EFE

PSOEk ez du aldatu nahi itunen lehentasuna, lan erreforma berrian

Xabier Martin

Diaz Lan ministroak dio enpresa ituna sektorekoaren gainetik utzi nahi duela PSOEk, eta horrek prekaritatea betikotzen duela. Espainiako liberalismoa bultzaka ari da azaleko erreforma baten alde

Banaketa berriaren helburuetako bat da lurralde kohesioa bultzatzea, despopulazioaren arazoa gero eta handiago baita. Adibidez, Pirinioetan. Irudian, Otsagabia. ©Iñigo Uriz / Foku

Finantzaketa aldatuta, Nafarroako udalen artean 272 milioi banatuko dira 2022an

Berria

PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak ituna lortu dute udalen arteko desberdintasunak handitzen zituen eredua moldatzeko. EH Bilduk azpimarratu du «positiboa» dela eta aurrekontuen akordioa lortzeko bidea errazten duela

Bizkaiko autoeskoletako langileek udan eginiko manifestazioetako bat. ©Miguel Toña / EFE

Bizkaiko autoeskoletako langileek ez dute baztertu greba mugagabea

Imanol Magro Eizmendi

Astebeteko lanuztea hasi dute, eta «erantzun zabala» izan du, deitzaileen arabera

Lavandeira Jr. / EFE ©Yolanda Diaz Espainiako lan ministroa.

Lan erreformarekin zer egin nahi duen «argitzeko» eskatu dio Diazek Espainiako Gobernuari

Imanol Magro Eizmendi

Kontraesanezko adierazpenak egitea egotzi dio, eta onartu du gobernu koalizioa «une korapilatsu» batean dagoela

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.