Lan osasuna

Kamioilari bat hil da istripuz, Igantziko harrobian

Haren ibilgailua irauli egin da, materiala deskargatzen ari zela.

Kamioi iraulia, Igantziko harrobian. NAFARROAKO FORUZAINGOA
Iker Aranburu.
2021eko irailaren 8a
16:03
Entzun

Istripu bat gertatu da gaur eguerdian Igantziko harrobian (Nafarroa). Foruzaingoak jakinarazi duenez, materiala deskargatzen ari zen kamioi bat irauli egin da eta ibilgailuko gidaria hil egin da horren ondorioz.

Hildakoak 55 urte zituen, eta Irungoa zen (Gipuzkoa).

Arantza eta Igantziko medikuak eta erizainak eta suhiltzaileek artatu dute ezbeharra, eta helikopteroa ere joan da.

Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

ELAk babesa eta elkartasuna adierazi die biktimaren lankideei, senideei eta hurbilekoei, eta ikerketa sakona egitea eskatu du, laneko arriskuen prebentzioaren arloan gerta daitezkeen ez-betetzeak eta erantzukizunak argitzeko. Haren arabera, gaurko heriotzakin, dagoeneko 47 dira 2021ean Euskal Herrian lanean zeudenak hil direnak, horietatik hamalau Nafarroan.

Sindikatuak nabarmendu du laneko istripu-tasa %30 igo da 2012tik, eta laneko heriotzen % 40ren arrazoi zuzena enpresek segurtasun-neurriak ez ezarri izana dela.«Horren aurrean, patronalak isilik jarraitzen du, eta Nafarroako Gobernuak, ISPLN eta Lan Ikuskaritza baliabide faltagatik kolapsotik hurbil dauden bitartean, diru publikoa CEN, UGT eta CCOOren Prebentzioko Lurralde Ordezkaria finantzatzera esleitzen du, figura hori ez-eraginkorra eta klientelarra dela frogatu den arren», dio sindikatuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.