Albistea entzun

AIETEK 10 URTE

Aieteko Konferentziatik hamar urtera, jardunaldiak eginen dituzte Donostian eta Baionan

Conciliation Resources-ek, Berghof fundazioak, Bake Bideak eta Foro Sozial Iraunkorrak antolatuta «bake prozesuei» buruzko hitzaldiak emanen dituzte urriaren 14tik 16ra. Jonathan Powell, Brian Currin, Teresa Witfield eta Veronique Dudouetek hitz eginen dute, bertzeak bertze.

Agus Hernan Foro Sozial Iraunkorreko kidea, aurrean, eta Anaiz Funosas Bake Bideakoa, gaur, Aieteko jauregian.
Agus Hernan Foro Sozial Iraunkorreko kidea, aurrean, eta Anaiz Funosas Bake Bideakoa, gaur, Aieteko jauregian. IDOIA ZABALETA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2021eko irailak 9

Hamar urte beteko dira laster Euskal Herriko Gatazka Konpontzeko Nazioarteko Konferentzia egin zutela, Aieteko jauregian (Donostia). Urriaren 17an izan zen ekitaldia, eta orduko antolatzaile izan ziren Conciliation Resources eta Berghof fundazioak eta Bake Bideak eta Foro Sozial Iraunkorrak jardunaldiak antolatu dituzte urteurrenaren aitzineko egunetarako: urriaren 14an eta 15ean Donostian emanen dituzte hitzaldiak, Aieteko jauregian eta Kursaalen, eta urriaren 16an Baionan. Aietek 10 urte. Irakaspenak eta erronkak jarri diote izenburua.

Euskal Herriko gatazkaren bideratzean parte hartu izan duten sona handiko pertsonek hartuko dute hitza jardunaldietan. Horien artean izanen dira, erraterako, Martin Griffith, Jonathan Powell, Brian Currin, Teresa Witfield, Sergio Jaramillo, John Carlin, Andy Carl eta Veronique Dudouet. Euskal Herriko eta Herrialde Katalanetako hizlariak ere bai: Quim Torra, Jordi Cuixart, Juan Jose Ibarretxe, Amalur Alvarez eta Paul Rios, erraterako.

Foro Sozialeko eta Bake Bideako kideek gaur Donostian jardunaldiak aurkezteko egin duten agerraldian adierazi dute duela hamar urte baino «askoz hobe» dagoela egoera, baita duela urtebetekoa baino hobe ere: «Balantze positiboa egiten dugu». Agus Hernan Foro Sozialeko bozeramaileak azaldu du ETAk bere burua desegin zuenetik hiru oztopo eta erronka nagusi gelditzen direla ebazteko: biktima guztien eskubideak eta horietako batzuekiko dagoen «diskriminazioa» bukatzea, preso guztiei espetxe politika «arrunta» aplikatzea eta «memoria kritiko inklusiboa» eraikitzea.

Urrian eginen dituzten jardunaldiei hiru helburu nagusi jarri dizkiete: «euskal bake prozesuaren irakaspenak» balioestea, «bakearen eraikitze prozesuari» dagozkion oztopoak eta aukerak aztertzea eta gatazkak konpontzeko erronka globalez hausnartzea. Donostiako egitarauaren berri xehe eman dute gaurko agerraldian; Baionakoa, berriz, bertze agerraldi batean aurkeztuko dute, sarri.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Ipar Euskal Herriko erakundeetako ordezkariak, atzoko saioetako hizlariekin, Baionan. ©BOB EDME

Prozesuen erronkak eta zailtasunak

Ekhi Erremundegi Beloki

Aieteren urteurreneko jardunaldien azken saioa izan da Baionan. Iragandakoaz eta gelditzen diren erronkez mintzatu dira bertako eta nazioarteko eragileak. Presoen auzia konpontzeko mekanismoak sortzera deitu du Brian Currinek.
 ©Jon Urbe / FOKU

Herri baten biderako gakoak

Enekoitz Esnaola

Erabakitzeko eskubidea, erreferenduma, estrategia partekatua, gizarte zibila, desobedientzia, eta bide demokratikoak eta baketsuak nabarmendu dituzte Ibarretxek, Torrak, Alvarezek eta Cuixartek

<em>Gatazken eraldaketa demokratikoa</em> izenpeko mahai ingurua, atzo, Donostiako Kursaalean. ©JON URBE / FOKU
Jonathan Powell. ©JON URBE / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna