Albistea entzun

Ingurumena

Inoiz baino ekologista gehiago hil zituzten 2020an munduan

2020an ingurumena babesteko egitasmoetan zebiltzan 227 ekintzaile hil zituzten, horietako hiru laurdenak Latinoamerikan, Global Witness taldeak plazaratu duen txostenaren arabera.

Oihan bat soilduta, Kolonbiako La Macarena eskualdean, 2020ko irailean.
Oihan bat soilduta, Kolonbiako La Macarena eskualdean, 2020ko irailean. Mauricio Dueñas / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2021eko irailak 13

Garai latza pairatzen ari dira ingurumenaren defentsan ari diren ekintzaileak munduan. 2020. urtean inoiz baino ekintzaile gehiago hil zituzten munduan, Global Witness gobernuz kanpoko erakundeak plazaratu berri duen txosten baten arabera. Latinoamerika da gunerik beltzena. Izan ere, hilketaren hiru laurdenak han egin dituzte.

227 ekintzaile hil dituztela kalkulatu du erakundeak, hau da, astero lau hilketa baino gehiago. Kolonbia da munduko lekurik arriskutsuena ingurumenaren aldeko ekintzaileentzat, datuon arabera. Izan ere, herrialde horretan bertan 65 hil zituzten. Ondoren datoz Mexiko (30 hildako), Filipinak (29) eta Brasil (20). Gainera, kopurua handiagoa izango dela uste dute txostengileek, eraso asko salatzen ez direlakoan.

Kolonbiako Somos Defensores erakundeak parte hartu du txostenean, eta, denera, 184 eraso zenbatu ditu. «2020 izan da orain arteko urterik txarrena. Asko areagotu dira ingurumenaren eta giza eskubideen aldeko ekintzaileen aurkako erasoak», esan du erakundeko Lourdes Castrok. Zehaztu duenez, gehienetan indigenak izan dira erasoon jomuga, eta ekintzon atzetik sarri enpresa handiak eta lur jabeak daude, baina baita paramilitarrak eta matxino taldeak ere.

Global Witness erakundeak gobernuei eskatu die ingurumenaren aldeko ekintzaileak hobeto babesteko.

«Gobernuek babesa serio hartzen ez duten bitartean, eta enpresek herritarrak eta planeta etekinaren aurretik jartzen ez duten bitartean, jarraitu egingo dute klima hondamendiak eta hilketek», idatzi du erakundeko Chris Maddenek.

Afrikako kasua ere nabarmendu dute txostengileek. Han zazpi ekologista hil zituzten 2019an, eta 18 iaz.

Horrez gain, Interneten bidezko mehatxuak eta jazarpena ere asko areagotu direla ikusi dute txostengileek.

Mexikoko Oscar Eyraud Adamsen kasua nabarmendu dute. Mexikon hil zuten 2020ko irailean, Baja Kaliforniako Kumiai komunitate indigenari ura segurtatzeko lanean ari zenean.

Hondurasko Guapinol komunitatea ere nabarmendu dute. Babesturiko ingurune batean burdin oxidoa ustiatzeko baimena eman dio hango gobernuak konpainia bati, eta horrek arriskuan jarri du indigenen ura. Herritar askok protesta ekintzak egin dituzte, eta horietako batzuk espetxean dituzte.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Aleksandr Litvinenko errusiar espioi ohia, 2006ko azaroan, pozoitua izan eta egun gutxira, Londresko ospitale batean. ©EFE

Litvinenko Errusiak hil zuela ebatzi du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak

Gorka Berasategi Otamendi

Espioi ohia Londresen hil zen, 2006. urtean, polonioarekin pozoituta. Erresuma Batuak aitortua zion asilo politikoa.

Joe Biden AEBetako presidentea, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Orokorrean. ©TIMOTHY A. CLARY / EFE

Biden: «Historiako inflexio puntu batean gaude»

Julen Aperribai

AEBeko nazioarteko harremanak sendotu dituela azpimarratu du NBEren Batzar Orokorrean, eta horretan jarraitzeko dei egin du. Haren gobernua Asia ekialdera begira dagoela onartu du, Txina aipatu gabe, baina arazoei modu «baketsuan» heltzeko prest dagoen edonorekin hitz egiteko prest agertu da.

Justin Trudeau lehen ministroa, eta haren emazte Sophie Gregorie, atzo, Montrealen. / ©Eric Bolte, EFE

Trudeau lehen ministroaren alderdiak irabazi ditu bozak, baina gehiengorik gabe

Arantxa Elizegi Egilegor

Hirugarrenez hartuko du agintea Alderdi Liberalak. Alderdi Kontserbadoreak boto gehiago eskuratu arren, liberalek baino ordezkari gutxiago izango ditu.

<b>Zenbaketa.</b> Tokiko hauteskunde batzordeko kideak botoak zenbatzen, igandean, Moskun. ©MAXIM SHIPENKOV / EFE

Putinek gehiengo osoa berritu du parlamentuan, iruzur salaketa artean

Arantxa Elizegi Egilegor Gorka Berasategi Otamendi

Errusia Batua alderdiak botoen erdiak eskuratu ditu, eta ordezkarien bi heren izango ditu behe ganberan. Errusiako Alderdi Komunista izan da bigarrena

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.