Albistea entzun

EUSKAL PRESOAK

Tejeriak «arretaz» jaso du presoei buruzko txostena, Foro Sozialaren arabera

Espainiako Auzitegi Nazionalak euskal presoei jartzen dizkien oztopoei buruzko dokumentu bat eman dio foroak Eusko Legebiltzarreko bozeramaileari. «Adostasun eta irizpide indartuak» nahi ditu Foro Sozialak, espetxe politikaren aldaketan «sakontzeko».

Teresa Toda, Agus Hernan eta Aitzol Asla, gaur, Eusko Legebiltzarrean.
Teresa Toda, Agus Hernan eta Aitzol Asla, gaur, Eusko Legebiltzarrean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2021eko irailak 13

Joan den astean Nafarroako Parlementuarekin egin bezala, Eusko Legebiltzarrarekin bildu da gaur Foro Sozial Iraunkorreko ordezkaritza bat. Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentearekin bildu dira Aitzol Asla, Teresa Toda eta Agus Hernan, hain justu, eta bileraren ondotik Foro Sozialeko kideek egin duten agerraldian adierazi dute Tejeriak «arretaz» entzun dituela azaldu dizkieten arazoak. Euskal presoek auzitegietan dituzten oztopoei buruzko txostena eman diote Tejeriari, hain zuzen: Behatokiak ateratako laugarren txosten monografikoa. Dokumentu horretan xeheki aztertu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalak presoen gizarteratzean oztopoak nola jartzen zituen, bertzeak bertze gradu aldaketei eta baldintzapean aske geratzeko eskaerei helegiteak eta ezezkoak emanda.

Foro Sozialak adierazi du «kezka larriz» bizi duela egoera hori, eta ohartarazi du «frustrazio handia» ekar dezakeela «pertsona guztien eskubide guztiak —presoenak barne— errespetatuko dituen bizikidetza demokratikorako oinarriak sendotzeko ahaleginetan dagoen gizarte batean». Horri aurre egiteko «adostasun eta irizpide oso argi eta indartuak» lortu behar direla uste du foroak, «espetxe politikaren aldaketan sakontzeko erreklamazioari irmo eusteko».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Txabi Etxebarrieta, kontakizun partzial baten «kasu paradigmatikoena»

J. O. Urain

Txabi Etxebarrietak hil zuen ETAren lehen biktima, eta Etxebarrieta bera izan zen talde armatuaren lehen hildakoa. Esan izan da tiroketa batean hil zela, baina Bucesek 1968ko txostenetara jo du: bigarren tiroa bizkarretik eman zioten.
 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Frankismoarentzat, bi 'birus' batu ziren: abertzalea eta soziala»

Jon O. Urain

Jazarpen frankistak bereziki Gipuzkoan utzitako arrastoa aztertu du Bucesek doktorego tesian, eta hipotesi bat berretsi: askoz bortitzagoa izan zela errepresioa oposizioaren jarduera bera baino.
Idoia Mendia, atzo, Bilboko Campos batzarrean. Hunkituta zegoela antzeman zitzaion agurra iragarri zuenean, eta txaloka hartu zuten militanteek. ©MIGUEL TOÑA / EFE

Mendiak agur esan dio PSEri

Joxerra Senar

Bilbon egin den biltzarrean adierazi du ez dela aurkeztuko azaroko kongresura. Duela urtebete hartu zuen erabakia, eta Sanchezi esan zion, baina orain jakinarazi du
Idoia Mendia, Bilboko Campos antzokian egin den PSE-EEren BIltzar Ttipian ©Miguel Toña / Efe

Idoia Mendia ez da aurkeztuko PSE-EEren primarioetara

Joxerra Senar

PSE-EEren Biltzar Ttipian azaldu du duela urtebete hartu zuela «erabaki pertsonal eta politikoa» eta hala aurreratu ziola Pedro Sanchezi: «Ondoren zuek izan zarete lehenak jakiten», adierazi die militante sozialistei

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.