Albistea entzun

Urkulluk babesa azaldu dio zientzia komunitateari, eta epaileek hura gutxiesten dutela salatu

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak iradoki du auzitegien erabakietan «mespretxua» dagoela Labi batzordearekiko. Bide horretan, Sagarduik zalantzan jarri du futbol zelaien edukiera bikoiztearen egokitasuna.

Iñigo Urkullu atzo, Gasteizen egindako agerraldian.
Iñigo Urkullu atzo, Gasteizen egindako agerraldian. Jon Rodríguez Bilbao/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz -

2021eko irailak 15 12:17

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk «gutxiespena» sumatzen du epaileek berriki hartutako erabakietan. Hala azaldu du gaur goizean EHU Euskal Herriko Unibertsitearen irekiera ekitaldian egindako adierazpenetan. Urkulluk irmo adierazi du Jaurlaritzak orain arte bezala segituko dutela pandemia kontrolpean edukitzeko mugak zein diren zehazteko garaian: Labiren aholkuei erreparatzen jarraituko dute, alegia. Hain zuzen, adituen batzordearen eta auzitegien artean piztutako desadostasunen harira eman du azalpena lehendakariak. EAEko Auzitegi Nagusiak erabaki du %60ra handituko dela futbol zelaietako gehienezko edukiera, eta, hala, bizkarra eman die Jaurlaritzaren asmoei; horiek %30ean nahi zuten muga mantendu.

Erabakiak hautsak harrotu ditu, eta, horregatik, Urkulluk babesa adierazi die komunitate zientifikoko kideei, «epidemiologo, birologo, mediku eta bestelako adituei». Kritiko azaldu da lehendakaria: «Etengabe, adituek ikusten dute beren osasun arloko gomendioak gaitzetsi egiten dituztela hain zuzen ere zientzia mespretxatzen duten pertsona batzuek». Bestalde, Urkulluk eskerrak eman dizkie herritarrei, erakusten duten «jokabide arduratsuagatik».

Urkulluren iritzi bertsua azaldu du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik ere. Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean azaldu du «errespetatzen» duela auzitegiek hartutako erabakia, baina duda adierazi du edukiera estadioetako edukierak %60ra handitzeari buruz. Iradoki duenez, neurriaren arintze hori ez da egokia egungo egoera epidemiologikorako.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, gaurko ekitaldian, Gasteizen. ©IREKIA

Jaurlaritzak COVID-19aren «biktima guziei» eskainitako omenaldi bat egin du Gasteizen

Uxue Rey Gorraiz

Sempervirens parkean oroitu dituzte. Gizarteak pandemian erakutsitako «konpromisoa eta elkartasuna» ere nabarmendu ditu Urkulluk.

Eskuin muturreko kideak, joan zen larunbaten, gurutzea jartzen Orhin. ©Croix Citadelles

Frantziako eskuin muturreko talde batek gurutze bat jarri du Orhi mendian

Edu Lartzanguren

Frantziaren burujabetzaren aldeko aldarri gisa ezarri dute ikurra. Frantziako Alderdi Nazionalistarekin lotuta dago taldea.

1936ko biktimei omenaldia, Sartagudako Memoriaren Parkean, 2018an. / ©Idoia Zabaleta, FOKU

Errepresio frankistak 3.507 hildako eragin zituen Nafarroan 1936 eta 1948 artean

Jone Bastida Alzuru

NUPeko Nafarroako Oroimen Historikoari buruzko Funts Dokumentala taldeak egin du ikerketa.

Pantailak Euskaraz ekimenaaurkeztu zuten ekainaren 9an. Irudian, Iñigo Arandia, Aintzane Gamiz, Alex Aginagalde eta Patxo Larrinoa bultzatzaileak. ©Gorka Rubio / FOKU

Plataformetan euskararentzako kuota finkatzeko exijitu diote Madrili

Edu Lartzanguren

Pedro Sanchezen gobernua prestatzen ari den ikus-entzunezkoen legean zehazten da Europako ekoizpenetatik %50 gazteleraz izan beharko dela «edo erkidego autonomoetako beste hizkuntza ofizial batean».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna