Albistea entzun

Anita Lopepe

«Niretzat ez da detaile bat Frantzian dagoen giro politikoan den eskuin muturrerako lerratzea»

Frantziako eskuin muturrak «islamo-ezkertiar» gisa identifikatzen dituen arlo anitzetako dozenaka pertsonaren zerrenda filtratu da sare sozialetan. Horien artean agertzen da Anita Lopepe EH Baiko bozeramailea.

Anita Lopepe, 2019ko apirilean EH Baik Donibane Garazin antolatu zuen Aberri Egunean
Anita Lopepe, 2019ko apirilean EH Baik Donibane Garazin antolatu zuen Aberri Egunean Guillaume Fauveau Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2021eko irailak 17

Arinkeriaz har lezakete batzuek, baina badu bere larritasuna. Frantziako eskuin muturrak «islamo-ezkertiar» gisa identifikatzen dituen arlo anitzetako dozenaka pertsonaren zerrenda egin du, izen eta abizenekin, eta lan egiten duten arloa identifikatuz. Taha Bouhaf Le Media agerkariko kazetariak zabaldu du albistea, Twitterren. Azaldu du agorril hasieran deskubritu zuela zerrenda, eskuin muturreko Fdesouche.com webgunetik eratorria. Excell taula baten antza du, eta, kazetariaren arabera, «ehunka pertsona daude fitxatuak»

Zerrendari begira jarrita, denetik dago: kazetariak, abokatuak, imamak, alde guzietako politikariak. Pertsona bakoitza kategoria batean sartua da, eta bere erakundean duen ardura ere agertzen da. Horietan agertzen da Anita Lopepe EH Baiko bozeramailea. Baina baita Jean Claude Iriart (EH Bai) eta Sophie Bussierre ere (EELV). EH Baik, EELVk eta Frantzia Intsumisoko Ensemble alderdiek 2020ko herriko hauteskundeetarako bultzatu zuten Baiona Berde eta Elkarkidea zerrendako hautagaiak izan ziren. Ikerketa batzuk eginik, beste zerrenda bat bazela ere ikusi du Bouhafek, aldi honetan migranteez arduratzen diren pertsonez osatua.

EH Baik Fdesouche webguneak zabaldutako zerrenda salatu du, eta babesa adierazi die EH Baiko kide diren Iriart eta Lopeperi. «Eskuin muturraren ohituretan den egiteko modu onartezin hau salatzen dugu. Orain, gure militanteekin eta mugimendu politiko gisa gogoetatuko dugu parte hartzen dugun ekintza kolektibo batean webgune honen aurka eta zerrenda hau osatu eta publikatu dutenen aurka», adierazi dute.

Lopepek berak BERRIAri adierazi dionez, «lehen kolpean» ez dio «inportantziarik eman», duda zuelako ez ote zen «praktika horiei» oihartzun gehiegi ematea. «Hala ere, zerbait egiten du», aitortu du. «Uste dut salaketa egin behar dela. Politikoa batetik: niretzat ez da detaile bat Frantzian presidentetza aitzin dagoen giro politikoan den eskuin muturrerako lerratzea, eta uste dut gure rola dela hori salatzea». Salaketa juridikoa ezarriko duen ez du oraindik aztertu.

Bouhafen bilaketen arabera, 2019ko azaroaren 10ean Parisen islamofobiaren aurka antolatu zuten protestari babesa eman ziotenen zerrendatik eratorria izan liteke «islamo-ezkertiarren» zerrenda hori. Bouhaf bera zerrendan dago, eta bere abokatuaren bidez salaketa jarri zuela iragarri du. «Horrelako zenbat zerrenda daude? Zer helbururekin?», galdetu du. Baina zerrendan agertzen diren izen guziek ez zuten babestu islamofobiaren kontrako deialdia. «Nondik datoz gainerako izenak?», galdetu du.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©EH BILDU

EH Bilduk estatutuaren «agortzea» nabarmendu du; PSE-EEk, ekarpenak

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Urkulluk azaldu du «bete gabe» dagoela eta 30 eskumen lekualdatzeke daudela oraindik ere. PPk estatutuaren «deuseztatze» nahia salatu du

Urkullu, gaur, herritarren galderak erantzuten. ©Irekia

Urkulluk esan du «bateragarriak» direla pentsio minimoa hobetzea eta AHTa egitea

Edu Lartzanguren

Herritarrek eginiko hogei galderari erantzun dio Iñigo Urkullu lehendakariak, '#UrkulluTopaketa' egitasmoaren barruan.

ERCko eledun Marta Vilalta. ©Toni Albir / EFE

ERC: aurrekonturik ez, ez bada ikus-entzunezkoetan %7,5 bermatzen katalanarentzat, euskararentzat eta galizierarentzat

Edu Lartzanguren

Esquerrak ohartarazpena bidali dio Espainiako Gobernuari, eta ostiralera arteko epea eman dio gaztelera ez diren hizkuntzentzako kuota ezartzeko Ikus-entzunezkoen Legean.

ETArena izan zitekeen aspaldiko zulo bat aurkitu dute Ataunen

ETArena izan zitekeen aspaldiko zulo bat aurkitu dute Ataunen

Berria

Herritar batek aurkitu zuen Aitzarte edo Ataungo Domoan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.