Albistea entzun

Eskumenak

Bizitzeko gutxieneko diru sarrerari buruzko proposamen bat egingo dio Madrilek Jaurlaritzari

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak bilera egin dute, eta bizitzeko gutxieneko diru sarreraren eskumena eta trenbideena izan dituzte mintzagai. Azken horretaz ere proposamena egingo du Madrilek.

Isabel Rodriguez eta Olatz Garamendi, bilera hasi aurretik.
Isabel Rodriguez eta Olatz Garamendi, bilera hasi aurretik. Fernando Alvarado / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Gotzon Hermosilla -

2021eko irailak 17

Espainiako Gobernuko Lurralde Politikako Ministro Isabel Rodriguezek eta Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburu Olatz Garamendik bilera egin dute, oraindik eskualdatu gabe dauden eskumenen inguruan berba egiteko. Oraingoan, bilera horretatik ez da eskumen berririk iritsi, baina bai Espainiako Gobernuaren konpromisoa: urrian, bi eskumenen transferentziaren inguruko proposamena helaraziko dio Madrilek Gasteizi, eta asmoa da urtea amaitu aurretik Transferentzien Batzorde Mistoa batzartu eta bi transferentzia horiek adostea. Bizitzeko gutxieneko diru sarrera eta trenbideak dira urtea amaitu aurretik eskualdatu nahi dituzten bi eskumen horiek.

Gai gehiago gelditzen dira Gernikako Estatutua osorik betetzeko: besteak beste, segurtasun zerbitzu pribatuak, meteorologia eta itsasertzaren antolaketa eta kudeaketa. Horiei aurrerago ekingo diete, baina, behintzat, bilerak balio izan du Espainiako Gobernuak «Gernikako Estatutua betetzeko eta gai guztiak eskualdatzeko konpromisoa» berritu dezan.

Izan ere, Jaurlaritzak uste du «gehiegi» moteldu dela transferentzien negoziazioa eta elkarrizketa prozesua: "Benetan garrantzitsua zera da: bi aldeek hitzartutakoa betetzeko konpromiso irmoa izatea», azaldu du Garamendik. Haren ustez, eskualdatzeek «osoak eta segurtasun juridiko osokoak» izan behar dute: «ez dugu matxuratutako salgairik onartuko», ohartarazi du.

Antzeko mezua helarazi du Sabino Torre Araubide Juridikoko sailburuordeak, bileraren ostean egindako adierazpenetan: «Ez dago justifikaziorik emandako hitza ez gauzatzeko eta transferentziak egiteko, zailtasunak zailtasun. Transferentzia prozesuari ekiteko bidea elkarrizketa, hitzarmena eta leialtasun instituzionala dira, eta orain arte horixe erakutsi dugu, balio horiek baitira elkarrenganako konfiantzari atea irekitzen dion giltza».

Bilera Madrilen egin dute, bi ordu inguru iraun du, eta, bi aldeek adierazi dutenez, «emankorra» suertatu da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jende andanak parte hartu zuen Zemmourren kontrako mobilizazio antifaxistan, atzo arratsaldean, Miarritzen. ©GUILLAUME FAUVEAU

Eric Zemmour eskuin muturreko polemistaren aurka bildu dira

Ekhi Erremundegi Beloki

Protesta askotarikoa egin dute Miarritzen, besteak beste, EH Baik, LABek eta Les Bascosek deituta
Bakartxo Ruiz, parlamentuan, eta atzean Maria Txibite gobernuko lehendakaria, ekainean. ©Idoia Zabaleta / Foku

Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk akordioa lortu dute aurrekontuei buruz

Joxerra Senar

Oraindik ere ez da erabateko akordioa, eta zerga neurrien inguruan ados jartzea falta dela azpimarratu du Bakartxo Ruizek. Haren esanetan, «akordioa osoa izan arte» ez dute xehetasunen berri emango. Gobernua baikor azaldu da 2022an aurrekontuak izateko bidean.

 ©EH BILDU

EH Bilduk estatutuaren «agortzea» nabarmendu du; PSE-EEk, ekarpenak

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Urkulluk azaldu du «bete gabe» dagoela eta 30 eskumen lekualdatzeke daudela oraindik ere. PPk estatutuaren «deuseztatze» nahia salatu du

Zemmourren kanpaineko afixa bat, Angelun (Lapurdi). ©Guiilaume Faveau

Jende andana bildu da Miarritzen Eric Zemmour eskuin muturreko polemistaren aurka

Ekhi Erremundegi

Besteak beste, LAB sindikatuak, EH Baik eta Les Bascos LGBT kolektiboak egin dute deialdia. Oraindik ofizialki deklaratu ez bada ere, Frantziako presidentetzarako hautagaitza prestatzen ari da Zemmour, 2022ko bozetarako.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.