Donostiako 69. Zinemaldia. Atzoko laburpena

Izarrak, rock zaleak eta Marion Cotillard

BerriaTB
2021eko irailaren 17a
23:31
Entzun

Indartsu hasi da Donostiako Zinemaldia; baina indartsu hasi bada ere, agerian gelditu da pandemiaren eraginpean egiten den bigarrena dela: ez ilararik ezta jende multzorik ere proiekzioen atarian eta alfonbra gorrian. Hala ere, izan dira nabarmentzeko une gogoangarriak. Epaile, antzezle eta gonbidatuen iritsiera, kasu; edota Evaristo La Polla Records taldeko abeslariak alfonbra gorri ezaguna zapaldu duen momentu biribila.

Eguneko beste protagonista Marion Cotillard izan da: Donostia sariaren bila ez ezik, Bigger Than Us ekoizpena aurkeztera etorri da. Irekiera ekitaldian ere une oso bereziak bizi izan dira; Zea Mays taldeak Rozalen abeslariarekin batera Negua joan da eta abestu duenean, adibidez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.