Bertsolaritza

Abenduaren 18an jokatuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala

Berez, iaz egitekoa zen txapelketa, baina, pandemiaren eraginez, urtebetez atzeratu dute antolatzaileek. Urriaren 3an hasiko dira kanporaketak, eta 44 bertsolarik hartuko dute parte, guztira.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteko ordezkariak eta Bizkaiko Foru Aldundikoak txapelketaren aurkezpenean. BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA
Inigo Astiz
2021eko irailaren 21a
12:58
Entzun

Izenean bertan darama agerian pandemiaren arrastoa Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren aurtengo aldiak; lerro bakar bati esker, data bakarraren ordez, bi baitaramatza itsatsita: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 20-21. Berez, iaz egitekoa zen txapelketa, baina, koronabirusak eragindako osasun krisiaren ondorioz, datarik zehaztu gabe atzeratzea erabaki zuen Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, eta gaur arte. Lehen sailkapen saioak iazko udaberritik iazko udazkenera pasatu zituzten lehenik, eta geroztik esperoan izan dira orduan sailkatutako bertsolariak. Orain, urriaren 3an hasiko da kanporaketa fasea, azaroaren 21ean abiatuko dira hiru finalaurrekoak, eta abenduaren 18an egingo dute finala, Miribilla auzoko Bilbo Arenan. Lehen saioetako sarrerak jada salgai jarri dituzte www.bertsosarrerak.eus atarian.

«Argi izpiak ikusten hasi gara», laburtu du egungo egoera Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale elkarteko lehendakariak. «Pandemiak zer edo zer erakutsi badigu, erakutsi digu gozatzeko momentuak ere beharrezkoak ditugula, eta txapelketa da gozatzeko momentu bat». Atzerapenaren ostean bertsolariak, zaleak eta antolatzaileak «gogotsu» daudela ere gehitu du.

Hamar saio izango ditu txapelketak guztira, eta 44 bertsolari arituko dira kantuan. Sei kanporaketa saiok osatuko dute lehen fasea, eta seina bertsolari izango ditu haietako bakoitzak. Saio horietako bakoitzeko irabazlea eta puntuaziorik onena lortu duten lehen lau bertsolariak sailkatuk dira hurrengo faserako. Hiru finalaurreko izango dira ondoren, eta fase horretan hasiko dira kantuan 2018ko finaleko zortzi finalistak –Onintza Enbeita txapelduna, Miren Amuriza, Aitor Bizkarra, Etxahun Lekue, Xabat Galletebeitia, Eneko Abasolo ‘Abarkas’, Jone Uria eta Nerea Ibarzabal–. Finalaurreko saioetako hiru irabazleak eta puntuaziorik onena lortu duten bost bertsolariak sailkatuko dira gero finalerako, eta, beraz, zortzi bertsolari igoko dira Bilbo Arenako oholtzara.

Mugak eta protokoloak

Saio guzti-guztiak izango dira 17:00etan, mugatuta izango dute eserleku kopurua, eta lekuan lekuko eta unean uneko protokoloak betetzeko konpromisoa azaldu dute antolatzaileek. Aretoen hiru laurdenak bete ahalko dira oraingoz, eta, azaldu dutenez, jende gehiago sartu ahal izateko aukera zabalduko balitz, sarrera gehiago saltzeko aukera ere aurreikusi dute. Kopuru zehatzez harago jarri nahi izan du begirada Ione Narbaiza txapelketako arduradunak. «Gure helburua ez da 2018ko kopuruetara iristea, baizik eta zaleak plazetara gerturatzea, eta ahalik eta modurik normalenean eskaintzea».

Antolatzaileek azaldu dutenez, plaza «berraktibatu» eta txapelketa «ahalik eta duinen eta ondoen» antolatzea da lehen helburua. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakariaren hitzetan, gainera, elkartearentzat «erakusleiho» moduko bat da txapelketa, eta bertso eskolak aipatu ditu guztiaren oinarrian. Olabarria: «Punta-puntako bertsolariak izateko, eskolak ere behar ditugu».

Irudia eta mezua

Oihal bat hautatu dute txapelketaren iruditzat oraingoan. Txapelketaren koordinatzaileak azaldu du zergatik. Narbaiza: «Oinarria edo oihala berdina izan arren, eta behin eta berriro irudi berriak sortzen ditugulako». Aitor Agirrek sortu du txapelketako sintonia izango dena, eta antolaketan dabilen taldeak idatzi du txapelketako mezua. Orain arte aldiro idazle, bertsolari edo zaleren bati egin izan dio elkarteak mezu hori idazteko enkargua, baina kasu honetan testua eurek sortzea erabaki dute. Krisalidan bilduta egon behar izan duen tximeleta batekin alderatu dute bertan, bertsolaritzak osasun krisi honetan bizi izan duen egoera. «Azkenean lortu dugu gura genuena eta, batez be, behar genuena».

Bizkaiko Foru Aldundia eta BBK dira txapelketaren babesle nagusiak, eta saioak hartzen dituzten herrietako udalak gero. 56.000 euro bideratzen ditu aldundiak, esaterako.

Lehen kanporaketa, urriak 3, Durangon.

Ander Elortegi Garatea (Gernika-Lumo).

Asier Galarza Garai (Muxika).

Beñat Bilbao Landa (Gernika-Lumo).

Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia (Gernika-Lumo).

Inazio Vidal Gurrutxaga (Leioa) .

Iruri Altzerreka Martinez (Garai).

Bigarren kanporaketa, urriak 9, Igorren.

Ander Ucelay Aristi (Artzentales).

Garazi Navarro Ugarteburu (Amoroto).

Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango).

Ibai Amillategi Omaetxebarria (Gernika-Lumo).

Julen Erezuma Arzanegi (Gernika-Lumo).

Mikel Goiriena Larrazabal (Mungia).

Hirugarren kanporaketa, urriak 16, Ortuellan.

Asier Alcedo Cano (Portugalete).

Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar).

Julen Ibarguengoitia Ordorika (Gernika-Lumo).

Mikel Retolaza Etxebarria (Busturia).

Peru Vidal Gurrutxaga (Leioa).

Txaber Altube Sarrionandia (AbadiñÂ;ƒo).

Laugarren kanporaketa, urriak 23, Mungian.

Aissa Intxausti Aburruza (Lekeitio).

Aitor Etxebarriazarraga Gabiola (Gernika-Lumo).

Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga).

Koldo Gezuraga Seijido (Gernika-Lumo).

Oihana Bartra Arenas (Bilbo).

Paule Ixiar Loizaga Legarra (Sopela).

Bosgarren kanporaketa, urriak 30, Elorrion.

Aitor Arrutia Azkueta (Bilbo).

Igor Galarza Intxausti (AbadiñÂ;ƒo).

Imanol Arrutia Azkueta (Artzentales).

Imanol Uria Albizuri (Algorta).

IñÂ;ƒaki Iturriotz Zuluaga (Igorre).

Peru de Pedro Larrea (Gorliz).

Seigarren kanporaketa, azaroak 7, Getxon.

Enare Muniategi Etxabe (Gautegiz-Arteaga).

Eneko Aldana Carrasco (Forua).

Josune Aramendi Perez (Markina-Xemein).

Koldo MuñÂ;ƒiz Aldamiz-Etxebarria (Forua).

Malen Amenabar LarrañÂ;ƒaga (Larrabetzu).

Unai Mendiburu Valor (Algorta).

Lehen finalaurrekoa, azaroak 21, Etxebarrian.

Miren Amuriza Plaza (Berriz).

Onintza Enbeita Maguregi (Muxika).

Igorreko irabazlea.

Elorrioko irabazlea.

Durangoko irabazlea.

Puntuazioz bigarrena.

Bigarren finalaurrekoa, azaroak 27, Galdakaon.

Aitor Bizkarra Ruiz (AbadiñÂ;ƒo).

Etxahun Lekue Etxebarria (Larrabetzu).

Xabat Galletebeitia Abaroa (Lekeitio).

Mungiako irabazlea.

Getxoko irabazlea.

Puntuazioz hirugarrena.

Hirugarren finalaurrekoa, abenduak 4, Larrabetzun.

Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’ (Iurreta).

Jone Uria Albizuri (Getxo).

Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein).

Ortuellako irabazlea.

Puntuazioz lehenengoa.

Puntuazioz laugarrena.

Finala, abenduak 18, Bilbon.

Etxebarriako irabazlea.

Galdakaoko irabazlea.

Larrabetzuko irabazlea.

Puntuazioz lehenengo bostak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.