Albistea entzun

Alda Miarritzeko pisutik lekutu da, Airbnb-k etxea «behar bezala» deklaratu ondoan

Ekintza lorpentzat jo dute, baina «iruzur masiboa» salatzeko mobilizatzen segituko dutela erran dute.

Miarritzeko etxe bat okupatu zuten Aldako kideek, iragan asteartean.
Miarritzeko etxe bat okupatu zuten Aldako kideek, iragan asteartean. Bob Edme Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat -

2021eko irailak 23

Miarritzeko (Lapurdi) Errepublika karrikako 20 zenbakiko etxe batera sartu ziren astearte goizean Alda mugimenduko kideak. Airbnb plataformak legez kanpo alokatzen duela salatu zuten, derrigorrezkoa den etxearen erreferentzia zenbakia ez baitzuen agerrarazten webgunean. Aldaren arabera, plataformak Miarritzen alokatzen dituen etxeen bi herenak ez dira «behar bezala deklaratuak», eta, horren harira, «iruzur masiboa» salatu zuten, zenbaki hori deklaratu gabe zenbait zerga ez baitituzte pagatzen. Bada, atzo arratsean Airbnb plataformak etxearen erreferentzia zenbakia agerrarazi zuen webgunean: Aldako kideek okupazioa bertan behera uztea erabaki dute, eta atzo gauean atera ziren pisutik; bihar lekutzeko asmoa zuten, berez.

«Airbnb plataformak etxearen zenbakia deklaratu du gure ekintzaren ondorioz. Halere, deklaratuak ez diren etxeak salatzen segituko dugu egoera erregulartu dezaten», adierazi du Aldak. Anartean, beraz, mobilizatzen segituko dutela iragarri dute. «Etxebizitzaren krisiari aurre egiteko», manifestazio bat eginen dute datorren azaroaren 20an, Etxebizitza defenda dezagun lelopean, Baionan, 15:00etan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunearen prentsaurrekoa, atzo, Bilbon. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Manifestaziora deitu dute eskola publikoaren alde azaroaren 6rako

Javi West Larrañaga

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza akordio berriaren harira, «eskola segregazioari eta inklusio faltari» aurre egingo dien sistema bat eskatu du Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak
Emakume bat, etxe agentzia baten aurrean. ©LUIS TEJIDO / EFE

Alokairuen prezioa soilik «tentsio handiko» tokietan mugatuko du Madrilek

Juanma Gallego

Ministroen Kontseiluak etxebizitzaren lege aurreproiektua onartu du. Erkidegoen esku utziko dute araua aplikatzea eta prezioak arautzea
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagardui, artxiboko irudi batean. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Sagarduik «tentuz» jokatzeko eskatu du, joera «goranzkoa» delako

Irati Urdalleta Lete

Sailburuaren hitzetan, goizegi da beste olatu bat datorrela esateko, eta ez dago jakiterik «goranzko» bilakaerak zer eragin izango duen ospitaleetan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.