Albistea entzun

Hiru lehergailu txiki zartatu dira Lapurdin

Getarin, Donibane Lohizunen eta Ziburun lehertu dira bart, eta ez dute inor zauritu. Donibanekoak kalte txikiak eragin ditu etxe salmentarako agentzia batean.

Berria -

2007ko apirilak 19
Indar txikiko hiru lehergailu zartatu dira bart Lapurdin: Getarin, Donibane Lohizunen eta Ziburun. Getarin Parisko bizilagun baten bigarren etxebizitzaren kontra lehertarazi dute; Ziburun, oporretarako etxe multzo baten aurka, eta Donibane Lohizunen etxe salmentan aritzen den agentzia baten kontra. Inor ez dute zauritu lehergailuek, eta Polizia iturrien arabera, Donibane Lohizuneko agentziak soilik eragin ditu kalte materialak, txikiak. Bart arratsean 21:00 aldera izan dira eztandak, eta ordu erdi lehenago dei bat izan zen lehergailuez ohartarazteko. Frantziako Polizia Judiziala eta Terrorismoaren Kontrako Zuzendariordetza ari dira ikerketaz arduratzen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.