Indar txikiko hiru lehergailu zartatu dira bart Lapurdin: Getarin, Donibane Lohizunen eta Ziburun. Getarin Parisko bizilagun baten bigarren etxebizitzaren kontra lehertarazi dute; Ziburun, oporretarako etxe multzo baten aurka, eta Donibane Lohizunen etxe salmentan aritzen den agentzia baten kontra. Inor ez dute zauritu lehergailuek, eta Polizia iturrien arabera, Donibane Lohizuneko agentziak soilik eragin ditu kalte materialak, txikiak.
Bart arratsean 21:00 aldera izan dira eztandak, eta ordu erdi lehenago dei bat izan zen lehergailuez ohartarazteko. Frantziako Polizia Judiziala eta Terrorismoaren Kontrako Zuzendariordetza ari dira ikerketaz arduratzen.
Hiru lehergailu txiki zartatu dira Lapurdin
Getarin, Donibane Lohizunen eta Ziburun lehertu dira bart, eta ez dute inor zauritu. Donibanekoak kalte txikiak eragin ditu etxe salmentarako agentzia batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu