Sexu indarkeria

Taldeko bortxaketa bat salatu dute Bilbon

Adin ertaineko emakume batek salatu duenez, hainbat gizonezkok drogatu eta bortxatu egin zuten Zazpikaleetatik gertuko etxebizitza batean.

Abuztuan, Bilbon, talde bortxaketa batengatik protestatzeko eginiko bilkura. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Edu Lartzanguren.
2021eko irailaren 27a
09:31
Entzun

Ostiral gauean gertatu ziren emakumezko batek Ertzaintzaren aurrean salatutakoak: hainbat gizonezkok drogatu eta bortxatu egin zutela Bilbon.

Ertzaintzak ikerketa hasi du. Zabaldu dutenez, emakumeak ez zuen gertaera ondo gogoratzen, baina sakelako telefonoan aurkitu dituen irudietan bera agertzen da ustezko bortxatzaileak inguruan dituela.

Plentzian elkartu omen zen biktima lau gizonezkoekin, eta emakumezkoarekin gauean zeuden adiskideei deklarazioa hartzeari ekin dio Ertzaintzak. Antza, haiek ikusi egin zituzten susmagarriak, eta haien deskripzioa eman zuten. Bortxaketa Bilboko Zazpikaleetatik gertuko etxebizitza batean gertatu zen, zabaldu dutenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.