Albistea entzun

Serbia

Serbiak alerta gorenean jarri ditu mugako militarrak

Pristinak Polizia bidali du serbiarrak gehiengoa diren Kosovoko mugako herrietara. Azken egunetan, serbiarrek errepideak trabatu dituzte, ibilgailuetan Kosovoko matrikula jartzera behartu dituztelako.

Kosovoko Polizia, Serbiarekiko muga zaintzen. /
Kosovoko Polizia, Serbiarekiko muga zaintzen. / VALDRIN XHEMAJ/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2021eko irailak 27

Astebete da Serbiaren eta Kosovoren arteko tentsioa lehertu dela. Azken aurrez aurrekoa eragin duen auzia ez da berria. Serbiak urteak daramatza Kosovon erregistratuta dauden eta herrialdean sartzen diren ibilgailuen matrikulak Serbiakoekin aldatzen. Izan ere, Belgradek ez du onartzen Kosovo estatu independente gisara, eta bien arteko muga «oztopo administratibo eta behin-behinekotzat» dauka. Joan den astean, ordea, urrats bera egin zuen Kosovok, eta agindua eman zuen herrialdean sartzen ziren eta Serbiako matrikula zuten ibilgailuei matrikulak aldatzeko. Urrats horrek, baina, mugan bizi eta Kosovon gutxiengoa diren serbiarren haserrea eragin zuen, eta, protesta modura, errepideak oztopatu zituzten. Manifestazioei erantzunez, Pristinak Polizia bidali zuen mugara.

Serbiako presidente Aleksandar Vucicen haserrea eragin du Pristinaren erabakiak, eta alerta gorenean jarri ditu mugako militarrak. Horrez gain, ohar egin dio NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeari, eta 24 ordu eman dizkio Kosovoren aurkako neurriak hartzeko: «NATOk ez badu ezer egiten, Serbiak egingo du».

EBko diplomaziaburu Josep Borrellek tentsioaren gorakadaz ohartarazi du, eta nabarmendu ez dutela onartuko «probokazio ekintzarik». Hain zuzen ere, Kosovo, Montenegro eta Serbiara joatekoa da bihar Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Italiako Barne ministro izandako Matteo Salvini eta haren abokatu Giulia Bongiorno, atzo, Palermon. ©IGOR PETYX / EFE
Turkmenistango presidente Gurbanguly Berdinmuhademov eta Italiako lehen ministro Giuseppe Conte. ©R. A. / EFE

Turkmenistan, COVIDik gabeko herrialdea

Alex Bustos

Berdinmuhademov presidenteak dio ez dutela koronabirus kasurik izan Turkmenistanen; hala ere, pandemiari aurre egiteko neurriak hartu dituzte, besteak beste herrialderako sarrera-irteerak mugatzea.
 ©LARA VILLALON

«Erdogan kritikatzen duten guztiak atxilotzen dituzte»

Lara Villalon

Abokatuaren esanetan, Turkiako Gobernuak legea baliatzen du bere eta estatuburuaren aurkako kritikak isilarazi eta beldurra zabaltzeko: «Ez dute nahi borroka egiterik eta jendea babesterik».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.