Albistea entzun

13/13 AUZIA

Psikologoek sinesgarritasuna eman diete Saioa Agirreren eta Naia Zuriarrainen tortura testigantzei

Olatz Barrenetxea eta Haizea de la Llosa psikologoek 13/13ko auzipetuei Istanbulgo Protokoloa nola aplikatu zieten azaldu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean. Urriaren 29an segituko du epaiketak.

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2021eko irailak 27 13:14

13/13 epaiketak bertze saio bat izan du gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean. Peritu gehiagok deklaratu dute: grafologian, hatz marketan eta DNA probetan adituak diren zenbait poliziak, eta Olatz Barrenetxea eta Haizea de la Llosa psikologoek. Azken bi horiek Saioa Agirreren eta Naia Zuriarrainen psikologoak izan ziren, eta haiek aplikatu zieten Istanbulgo Protokoloa, zeina tortura testigantzen egiatasuna aztertzeko ezartzen den. Biek eman diete sinesgarritasuna 13/13 auzian torturak salatu zituzten auzipetuei: adierazi dute protokoloaren araberako hamar adierazleak «sendoak» izan zirela bien kasuan.

Agirreren psikologoa izan zen Barrenetxea, eta azaldu du trauma ondorengo estresa eta «depresio arina» zituela etorri zitzaiola Agirre kontsultara, 2011n: «Justu orduan Istanbulgo Protokoloaren metodologia zorrozteko ikerketa bat egiten ari ginen, eta Saioari proposatu nion parte hartzeko. Ados zegoela esan zidan». «Erdi egituratutako» elkarrizketa «luze» bat eta proba psikometrikoak egin zizkion, eta, protokoloak haren bizipenak baieztatzeaz gain, terapia ere egin zuen auzipetuak Barrenetxearekin: «Ondorioa izan zen hark kontaturikoak eta sintomek bat egiten zutela».

Gauza bertsua adierazi du De la Llosak Zuriarrainen egoeraz. Haren kasuan, Eusko Jaurlaritzaren torturari buruzko ikerketaren barnean aplikatu zioten Istanbulgo Protokoloa. Emaitza bera izan zen: «Erabateko bateragarritasuna atzeman genuen ustezko torturen eta haren sintomen artean». Zuriarrainek talde terapia batean parte hartu zuen ondotik, «trauma bera eta haren ondorioak» artatzeko.

Urriaren 29an

Hurrengo auzi saioa urriaren 29an eginen dutela adierazi du Angela Murillo epaileak. Azaroaren 3rako eta 4rako ere deitu dute auzi saioetara. Espero da orduan ematea epaiketaren ondorioak eta alde bakoitzaren argudioak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©EH BILDU

EH Bilduk estatutuaren «agortzea» nabarmendu du; PSE-EEk, ekarpenak

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Urkulluk azaldu du «bete gabe» dagoela eta 30 eskumen lekualdatzeke daudela oraindik ere. PPk estatutuaren «deuseztatze» nahia salatu du

Urkullu, gaur, herritarren galderak erantzuten. ©Irekia

Urkulluk esan du «bateragarriak» direla pentsio minimoa hobetzea eta AHTa egitea

Edu Lartzanguren

Herritarrek eginiko hogei galderari erantzun dio Iñigo Urkullu lehendakariak, '#UrkulluTopaketa' egitasmoaren barruan.

ETArena izan zitekeen aspaldiko zulo bat aurkitu dute Ataunen

ETArena izan zitekeen aspaldiko zulo bat aurkitu dute Ataunen

Berria

Herritar batek aurkitu zuen Aitzarte edo Ataungo Domoan.

ERCko eledun Marta Vilalta. ©Toni Albir / EFE

ERC: aurrekonturik ez, ez bada ikus-entzunezkoetan %7,5 bermatzen hizkuntza gutxituentzat

Edu Lartzanguren

Esquerrak ohartarazpena bidali dio Espainiako Gobernuari, eta ostiralera arteko epea eman dio gaztelera ez diren hizkuntzentzako kuota ezartzeko Ikus-entzunezkoen Legean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.