Datuak

Beste 92 positibo atzeman dituzte Hegoaldean

Egindako testen %1,8k eman dute positibo. Atzo, 11 lagun ospitaleratu zituzten gaitzak jota.

PCR probak Donostian, artxiboko irudian. IDOIA ZABALETA/ FOKU
edurne begiristain
2021eko irailaren 27a
12:53
Entzun 00:00:0000:00:00

Azken asteotako joerari eutsita, koska bat beherago daude transmisioari buruzko aldagaiak Hego Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, atzo 5.009 diagnostiko proba egin ziren birusa atzemateko, eta horien guztien %1,8 izan ziren positibo. Zehazki, 92 kasu detektatu ziren. Horietako 43 Bizkaian atzemandakoak dira; 18, Gipuzkoan; 17, Nafarroan; eta 11, berriz, Araban.

Bestalde, ospitaleetako presioa ere arintze bidean da. Osakidetzak eta Osasunbideak jakinarazi dutenez, birusarekin eri diren 162 pertsona daude Hegoaldeko zentroetan, eta horietatik 54 ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan daude, bezperan baino bat gehiago. Gainera, osasun sistemek emandako datuen arabera, atzo 11 gaixo erietxeratu zituzten COVID-19agatik. Paziente horiek guztiak Osakidetzaren ardurapeko zentroetara eraman zituzten; izan ere, atzo ez zuten inor ospitaleratu Nafarroan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.