Azken asteotako joerari eutsita, koska bat beherago daude transmisioari buruzko aldagaiak Hego Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, atzo 5.009 diagnostiko proba egin ziren birusa atzemateko, eta horien guztien %1,8 izan ziren positibo. Zehazki, 92 kasu detektatu ziren. Horietako 43 Bizkaian atzemandakoak dira; 18, Gipuzkoan; 17, Nafarroan; eta 11, berriz, Araban.
Bestalde, ospitaleetako presioa ere arintze bidean da. Osakidetzak eta Osasunbideak jakinarazi dutenez, birusarekin eri diren 162 pertsona daude Hegoaldeko zentroetan, eta horietatik 54 ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan daude, bezperan baino bat gehiago. Gainera, osasun sistemek emandako datuen arabera, atzo 11 gaixo erietxeratu zituzten COVID-19agatik. Paziente horiek guztiak Osakidetzaren ardurapeko zentroetara eraman zituzten; izan ere, atzo ez zuten inor ospitaleratu Nafarroan.