Albistea entzun

Gogora institutuak 2021-2024 aldirako plana onartu du

Datozen urteetan, Bilbon Gogoragunea erakusketa espazioa sortzeko asmoa dute, baita 1976ko martxoaren 3ko Gasteizko gertakarien biktimen memoriala ere. Horrez gain, Gernikako Museoa berritu nahi dute.

Bilboko Gogoragunea erakusketa gunerako proiektuaren aurkezpena, irailaren 2an, Bilbon.
Bilboko Gogoragunea erakusketa gunerako proiektuaren aurkezpena, irailaren 2an, Bilbon. Monika del Valle Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko irailak 27 09:30

Gogora institutuak datozen urteetarako jardunaldi plana onartu du. 2021-2024 urteen artean, aurreko aldiko lan ildoak «sendotzea» jarri dute helburutzat, betiere, «etorkizunerako memoria partekatua eraikitzeko oinarriak ezarri ahalko dituen hausnarketa eta eztabaida prozesua sustatuz». Gaur egin du bilera Gogorako zuzendaritzak, Bilbon. Bertan izan dira Iñigo Urukullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, eta Aintzane Ezenarro Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria.

Bertan adostu dutenez, hiru proiektu aurrera eramango dituzte datozen lau urteetan. Batetik, Bilbon Gogoragunea izeneko erakusteka espazioa sortu nahi dute. Bestetik, Gasteizen 1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren biktimak oroitzeko memoriala egin nahi dute. Azkenik, Gernikako (Bizkaia) Museoa berritzea adostu dute. Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, «zentro horiek bizikidetzarako memoriaren zerbitzura dauden espazio bizi gisa sortu dira».

Bestalde, Gogora institutuak EITBrekin daukan hitzarmena berritu dute. «Akordio honen helburua da printzipio eta balio demokratikoen defentsaren memoria gordetzea eta zabaltzea, ondare kolektiboa dela ulertuta».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©EH BILDU

EH Bilduk estatutuaren «agortzea» nabarmendu du; PSE-EEk, ekarpenak

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Urkulluk azaldu du «bete gabe» dagoela eta 30 eskumen lekualdatzeke daudela oraindik ere. PPk estatutuaren «deuseztatze» nahia salatu du

Urkullu, gaur, herritarren galderak erantzuten. ©Irekia

Urkulluk esan du «bateragarriak» direla pentsio minimoa hobetzea eta AHTa egitea

Edu Lartzanguren

Herritarrek eginiko hogei galderari erantzun dio Iñigo Urkullu lehendakariak, '#UrkulluTopaketa' egitasmoaren barruan.

ETArena izan zitekeen aspaldiko zulo bat aurkitu dute Ataunen

ETArena izan zitekeen aspaldiko zulo bat aurkitu dute Ataunen

Berria

Herritar batek aurkitu zuen Aitzarte edo Ataungo Domoan.

ERCko eledun Marta Vilalta. ©Toni Albir / EFE

ERC: aurrekonturik ez, ez bada ikus-entzunezkoetan %7,5 bermatzen hizkuntza gutxituentzat

Edu Lartzanguren

Esquerrak ohartarazpena bidali dio Espainiako Gobernuari, eta ostiralera arteko epea eman dio gaztelera ez diren hizkuntzentzako kuota ezartzeko Ikus-entzunezkoen Legean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.