Alderdiak

Arabako EH Bilduk elkarlanerako eskua luzatu dio foru gobernuari

«Norabide aldaketa» aldarrikatu du Kike Fernadez de Pinedo eledunak, eragile sozial eta politikoekin akordioa oinarri hartuta.

Kike Fernandez de Pinedo EH Bilduko eleduna Arabako Batzar Nagusietan. JAIZKI FONTANEDA/ FOKU
Edurne Begiristain.
2021eko irailaren 28a
10:47
Entzun

Arabako Batzar Nagusietan politika orokorreko saioaren bigarren eguna dute gaur, eta EH Bilduko eledun Kike Fernandez de Pinedok Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiari erantzun dio gaur. Esan dio koalizioa prest dela foru gobernuarekin elkarlanean aritzeko, baina salatu du gobernuak orain arte «alde bakarrez» jardun duela eta ez duela erakutsi akordiorako prestasunik. Kritikatu du, halaber, gobernatzeko modu horren isla direla gobernuaren «moteltasuna» eta «ekimen falta», eta eragile sozial eta politikoekin harremanik ez izatea leporatu dio.

Fernandez de Pinedok gobernuaren jardunaren hutsuneak aipatu ditu, besteak beste, gizarte zerbitzuetan eta energia berriztagarrien arloan. Gainera, zerga alorrean politika «atzerakoiak» ezartzea aurpegiratu dio: «Zuen eredu fiskala hurbilago dago Isabel Diaz Ayusorengandik, Angela Merkelegandik baino». Nolanahi ere, azpimarratu du EH Bilduk elkarlanerako eskua luzatua duela foru gobernuarekin akordioak lortzeko. Besteak beste, gogoratu du koalizioak eginak dituela hainbat proposamen egoera sozioekonomikoa hobetzeko, zaintza krisiari aurre egiteko eta larrialdi klimatikoari erantzuteko. Proposamen horiek «norabide aldaketa» baten berme direla azpimarratu du Fernandez de Pinedok, eta eragile sozial eta politikoekin ados jartzea lortzeko eskatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.