Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Hego Euskal Herrian 35 lagun hil dira koronabirusarekin astebetean

9.231 probetatik 112k eman dute positibo Hegoaldean; hala, positibo tasa %1,2koa da.

Paziente bat Donostiako erietxera sartzen, artxiboan.
Paziente bat Donostiako erietxera sartzen, artxiboan. Gorka Rubio / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat -

2021eko irailak 29

Egoera epidemiologikoa egonkortzen ari da, datuek erakusten dutenez. Atzo, 112 kasu positibo detektatu zituzten Hego Euskal Herrian, egindako 9.231 probetatik. Hala, positibo tasa %1,2koa da. Lurraldez lurraldeko egoerari begiratuz gero, Bizkaian atzeman dituzte positibo gehien, 43 izan baitira. Gipuzkoan 32 atzeman dituzte; Nafarroan, 23; eta Araban, hamahiru.

Bestalde, 26 herritar sartu ziren Osasunbideko eta Osakidetzako osasun egoitzetan atzo gaitzak jota. Orain, guztira, 168 lagun daude ospitaleratuta, horietako 49 ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan.

Heriotzei dagokienez, koronabirusarekin 35 lagun hil dira Hego Euskal Herrian irailaren 20tik 26rako epean, Osakidetzak eta Osasunbideak emandako informazioen arabera. Iragan astean 37 izan ziren hildakoak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

<b>Gotzone Sagardui.</b> Osasun sailburua, atzo, Gobernu Kontseiluaren ostean egin zuten agerraldian. ©J. FONTANEDA / FOKU

Datu «txarrak» direla eta, osasun larrialdia ezarriko du berriz Jaurlaritzak

Berria

Espainiako Auzitegi Gorenak onetsi egin du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan osasun ziurtagiria erabiltzea. Ziurtagiria datuak apaltzeko «tresnetako» bat izango dela dio Urkulluk A. Iraola - J. Ordoñez- J. Senar
Garbiñe Ubeda, Paula Kasares eta Kike Amonarriz, atzo, Andoainen, Martin Ugalde foroan. ©JON URBE / FOKU

Hitzekin batera, haien balioa

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Gurasoen hizkuntza jarreren garrantziaz aritu dira Kasares eta Amonarriz Martin Ugalde foroan
Emakume bat Soweton, Johhanesburgon, atzo. Omikron aldaeraren kasuak agertzen hasiak dira mundu osoan. ©K. L. / EFE

EMAk iragarri du hiru hilabete beharko direla aldaera berrirako txertoak onesteko

Arantxa Elizegi Egilegor

Austriak datorren astean aurkeztuko du nahitaezko txertaketa ezartzeko lege proposamena. Baliteke Alemaniak ere bide beretik jotzea

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.