Egoera epidemiologikoa egonkortzen ari da, datuek erakusten dutenez. Atzo, 112 kasu positibo detektatu zituzten Hego Euskal Herrian, egindako 9.231 probetatik. Hala, positibo tasa %1,2koa da. Lurraldez lurraldeko egoerari begiratuz gero, Bizkaian atzeman dituzte positibo gehien, 43 izan baitira. Gipuzkoan 32 atzeman dituzte; Nafarroan, 23; eta Araban, hamahiru.
Bestalde, 26 herritar sartu ziren Osasunbideko eta Osakidetzako osasun egoitzetan atzo gaitzak jota. Orain, guztira, 168 lagun daude ospitaleratuta, horietako 49 ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan.
Heriotzei dagokienez, koronabirusarekin 35 lagun hil dira Hego Euskal Herrian irailaren 20tik 26rako epean, Osakidetzak eta Osasunbideak emandako informazioen arabera. Iragan astean 37 izan ziren hildakoak.