EUSKAL PRESOAK
Abiatu da euskal presoen eskubideen aldeko Nafarroako martxa
Lesakan eman diote hasiera, eta urriaren 2an bukatuko dute, Berriozarren. 352 kilometro, 74 errelebo eta 72 ordu eginen dituzte oinez, gauez eta egunez, euskal presoak «etxean izateraino».

Abiatu da lau egunez Nafarroa zeharkatuko duen euskal presoen eskubideen aldeko martxa. Lesakan eman diote abiapuntua, ekitaldi batekin, eta, Nafarroa osoa zeharkatu ondoren, Berriozarren emanen diote akabera, larunbatean.
Guztira 352 kilometro, 74 errelebo eta 72 ordu eginen dituzte oinez, gauez eta egunez, eta Nafarroako eskualde anitzetatik igaroko da martxa: bertzeak bertze, Malerrekatik, Sakanatik, Lizarraldetik, Tafallaldetik, Pirinioetatik eta Iruñerritik. Euskal presoen etxeratzea irudikatzen duen gezi bat eramanen dute martxaren hasieran, «lekuko» gisa.
Hasi da Lesakan #NafarroakoItzulia ibilian ibilian poliki poliki... Berriozarreraino #ibilianibilianetxerakobidean pic.twitter.com/3vaolHcu6m
— Sare #IzanBidea âÂÂï¸Â (@sare_herritarra) September 29, 2021
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.