Albistea entzun

Arkeologia

Goi Paleolitoko ezohiko labar artea topatu dute Urdazubin

Duela 28.000 urte inguru marraztutako hamabi animalia irudiko multzo bat da aurkitutakoa, eta egilearen trebetasun faltak egiten du berezi, adituen hitzetan.

Zaldiak, bisonteak, uroak eta lau bulba dira topatu dituzten irudietako batzuk
Zaldiak, bisonteak, uroak eta lau bulba dira topatu dituzten irudietako batzuk Rivero/Garate Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko irailak 30

Historiaurreko ezohiko irudi sorta topatu dute Urdazubin (Nafarroa). Zaldi, bisonte eta uroez gain lau bulba eta hainbat marra gorri bikoitz aurkitu dituzte Alkerdi 2 izeneko kobako barnealdean, sarbide zaileko galeria batzuetan, sarrera nagusi baino bi solairu sakonago. Hamabi irudi dira, eta duela 28.000 eta 20.000 urte egindakoa, adituen ustez; Gravette aldian. Baina ez da ez irudikatzen dutena, ez eta euren adina, irudiok ezohiko bihurtzen dituena, baizik euren marrazteko era.

Diego Garate Kantabriako Unibertsitateko arkeologo eta labar arte aditua aritu da ikerketa lanak koordinatzen, eta larunbatean aurkeztuko ditu ondorioak Urdazubin bertan egingo diren Europako Ondarearen Jardunaldietan.

Trebetasun faltak eragindako harridura

Oraindik erabat amaitu gabe dago ikerketa, baina Olivia Rivero ikerketa taldeko kide eta Salamancako Unibertsitateko ikerlariak eman ditu lehen azalpenak. «Marken ikerketa teknologikoak erakusten du irudiak egin zituen pertsonak ez zuela artistek izan ohi zuten trebetasunik, eta, horregatik, badirudi ikasten zebilen norbait zela edota oraindik trebatu gabeko norbait, zeren eta ez baita gai arrasto jarraitu eta ziurrak egiteko»

Eta hori da ezohiko dena. Orain arte ikusitakoaren arabera, labarretako hormak jadanik marrazten zekitenenentzat gordetzen zituztela uste baitzuten adituek. «Hormetara heltzeko sarbidea mugatuta egon balitz bezala zen, eta galeria berri honek erabat harritu gaitu», azaldu du Garatek.

2014an jarri zituen abian ikerketak lezeotan Nafarroako Gobernuak. Arantzadi zientzia elkarteari eskatu zitzaion ikerketa proiektua, eta, aurrez, 2016an ere, hainbat pintura gorri eta beltz eta grabatu batzuk topatu zituzten Alkerdin.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

<em>Emakumeak abstrakziogile</em> erakusketako hainbat obra, Bilboko Guggenheim museoan. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Motibo ez-abstraktuak

Iñigo Astiz

Emakumezko artistek abstrakzioaren historian izan duten lekua aldarrikatzen duen erakusketa bat zabaldu du Bilboko Guggenheim museoak: 'Emakumeak abstrakziogile'. Guztira, 110 artistaren 400 obra baino gehiago bildu dituzte
Xabier Erkizia eta Maialen Lujanbio, atzo, Tabakalerako eskailerapean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Errealitatea, artelan bat bezala

Gorka Arrese

Maialen Lujanbiok 'Bizitza happening' soinu instalazioa paratu du Tabakalerako eskaileran
Jon Bagues, iazko urtarrilean, Eresbileko zuzendari gisa egindako azken agerraldietako batean, Donostian. ©J.C. RUIZ / FOKU

Jon Baguesi emango dio Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona saria

Ane Eslava - Itziar Ugarte Irizar

Euskal musikaren ondarearen alde eginiko lanagatik sarituko dute Eresbileko zuzendari izandakoa
Cary Joji Fukunagaren <em>No Time To Die</em> pelikulako fotograma bat. ©BERRIA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.