Migratzaileak

Zabor kamioi batean hiltzeko zorian egon da gazte migratzaile bat

Bertan gaua ematen ari zen, asilo programa baten barruan sartzeko zain. «Duintasun gabeko harrera politika» salatu du Irungo Harrera Sareak.

Migratzaileei harrera duina egitearen aldeko elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. MARISOL RODRIGUEZ / FOKU
Juanma Gallego.
2021eko urriaren 2a
14:17
Entzun

Gazte migratzaile bat bizia galtzeko zorian egon da Gipuzkoan, zabor edukiontzi baten barruan gaua ematen ari zela edukiontzia zabor kamioira bota dutenean.

Irungo Harrera Sareak sare sozialen bitartez jakinaraziduenez, gazteak astearte gaua eman zuen Gurutze Gorriak Irunen duen egoitzan, baina iheslariak laguntzeko EAEko CEAR batzordeko asilo programan sartzeko zain zegoen. Bitartean, gaua emateko tokirik ez zuen, eta, horregatik, zabor edukiontzian bilatu zuen aterpea.

Zaborra biltzeko kamioia iritsi zenean, baina, edukiontzia hartu eta kamioaren barrura irauli zuten, barruan gaztea zegoela. Haren oihuak entzun zituen zaborra biltzen ari zen beharginak, eta kamioaren mekanismoa garaiz geldiaraztea lortu zuen. Horri esker, gazteak bizia salbatzea lortu zuen, hanka kamioaren barruan trabatuta geratu zitzaion arren. Ondoren, Udaltzaingoaren esku jarri zuten gaztea. Ez dute ezagutarazi nola dagoen orain.

Irungo Harrera Sareak «duintasun gabeko harrera politika» salatu du, eta erantsi du migratzaileentzako «harrera, asiloa eta zaintza egiteko» politikarik ezak «haien biziak arriskuan» jartzen dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.