Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Arte eszenikoak

Demode Produkzioak, Deabru Beltzak, Iratxe Ansa eta Alfredo Sanzol saritu dituzte Max sarietan

Atzo banatu zituzten Espainiako Arte Eszenikoetako XXIV. Max sariak, eta hainbat euskal ekoizpen eta artista saritu zituzten: besteak beste, Demode Produkzioak-en 'Kutsidazu bidea, Ixabel' musikalak jaso zuen musika ikuskizunik onenaren saria.

Demode Produkzioak-eko Joli Pascualena eta Patxi Barco, atzo, saria jasotzen.
Demode Produkzioak-eko Joli Pascualena eta Patxi Barco, atzo, saria jasotzen. Luis Tejido / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Ane Eslava -

2021eko urriak 5 10:07

Atzo gauean egin zuten Espainiako Arte Eszenikoetako Max sariak emateko gala, Bilboko Arriaga antzokian, Hiri osoa agertoki bat da lelopean. Sarituen artean hainbat euskal lan eta artista izan ziren.

Demode Produkzioak taldearen Kutsidazu bidea, Ixabel obrak jaso zuen musika ikuskizunik onenaren saria. Joxean Sagastizabalen izen bereko nobela oinarri hartuta sortutako musikala da, eta duela urtebete estreinatu zuten, 2020ko urriaren 15ean, Arriaga antzokian. Han jaso zuten Max saria atzo Joli Pascualena eta Patxi Barco zuzendariek, eta desio bat adierazi zuten: 2022an kultura oinarrizko ondasun gisa aitortua izan dadila.

Deabru Beltzak taldearen Symfeuny obrak kaleko ikuskizunik onenaren saria jaso zuen, konpainiak 25 urte betetzen dituen urte berean. Ikuskizunak piroteknia, dantza eta musika uztartzen ditu. Saria jasotzeko orduan taldekideak hunkituta azaldu ziren halako sari bat beren hirian jasotzeagatik.

Iratxe Ansak emakume dantzari onenaren saria jaso zuen, Igor Bacovichekin osatzen duen Metamorphose Dance konpainiarekin sortutako Al desnudo ikuskizunagatik. Otsailean estreinatu zuten lana, Arriagan bertan.

Baina guztien artean nabarmendu zen lana Alfredo Sanzolen El bar que se tragó a todos los españoles izan zen: bost saritarako izendatua zegoen, eta hiru jaso zituen; espazio eszenikoaren diseinurik onenarena, antzerki ikuskizunik onenarena eta antzerki egiletzarik onenarena. Espainiako Zentro Dramatiko Nazionalak ekoitzitako lana da, eta 1963an apaizgoa utzi eta Estatu Batuetara bidaiatzea erabakitzen duen apaiz nafar baten bizitza kontatzen du. Sanzolen aitaren bizitzan oinarritua dago.

Ohorezko saria, Gemma Cuervorentzat

Calixto Bieitok zuzendu zuen gala, eta parte hartzaileen artean izan ziren, besteak beste, Bernardo Atxaga idazlea, Jon Maia bertsolaria, Miren Gaztañaga aktorea, Adriana Bilbao dantzaria eta Yogurinha Borova musikari eta performerra. Gemma Cuervo aktore katalanak ohorezko saria jaso zuen; haren alaba Cayetana Guillen Cuervok eman zion. Galaren aldarrikapen nagusia izan zen arte eszenikoek bizirik jarraitzen dutela krisia hasi zenetik urte eta erdi igaro ondoren, eta aitortza merezi dutela.

Aurten 439 ikuskizun aurkeztu zituzten sarietarako; lehen fasean 190 hautatu zituzten, eta 37 iritsi ziren finalera. Guztira, hogei sari banatu zituzten.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Durangoko Azokarako prestaketa lanak, Landakon. / ©Jon Urbe, Foku

Txandaka, baina Landakon

Ainhoa Larretxea Agirre

Txanda sistema sortu dute Landako gunean eta Plateruenan sartzeko. Txanda bakoitzean 1.200 lagun sartuko dira, eta egunean bortz izanen dira.

Aurten ere BERRIAk postu bat izango du Durangoko Azokan. / ©Marisol Ramirez, Foku

Uzta berria ondu du BERRIAk

Ainhoa Larretxea Agirre

Besteak beste, Joan Mari Torrealdaik zendu aitzinetik idatziriko azken liburua eramango du BERRIAk Durangora: 'Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta'.

Berri Txarrak-en liburuaren aurkezpena Ahotsenean, 2019ko Azokan. / ©Marisol Ramirez, Foku

Azokari arnasa ematen diotenak

Ainhoa Larretxea Agirre

Zazpi espaziok osatzen dute Durangoko 56. Azoka: Ahotsenea, Irudienea, Talaia, Kabi@, Saguganbara, Azoka TB eta Szenatokia. Ahotsenean egiten diren aurkezpenak zuzenean emango ditu Azoka TBk

Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko zuzendaria eta Leire Urbeltz artista, kartela eskuetan. / ©Monika del Vall, Foku

Iraganari erreferentzia eginez

Ainhoa Larretxea Agirre

Leire Urbeltz artistak egin du Durangoko Azokako kartela, aurten. Kili-kili aldizkariko pertsonaia nagusia egokitu du queer ukitua emanda.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.