Indarkeria matxista

Bortxaketa izan zela aitortu du Iruñeko talde erasoan parte hartu zutenetako batek

Bortxatzaileetako batek berriki eginiko adierazpenek berretsi egin dute zigortuak gezurretan aritu zirela epaiketan. Bortxaketa 2016ko sanferminetan gertatu zen; ordutik, beti ukatu dute emakumezkoaren borondatearen kontra jokatu izana.

Sanferminetako talde bortxaketa salatzeko protesta, 2018an, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko urriaren 7a
10:27
Entzun 00:00:0000:00:00

Bertsioa aldatu du 2016ko uztailaren 7an Iruñean emakume bat taldean bortxatu zuten bost gizonetako batek. Atxilotu zituztenetik, erasotzaileek beti gezurtatu dute biktima bortxatu izana. Kontrara, behin eta berriz defendatu izan dute neskaren onespena zutela sexu harremanak edukitzeko, eta, are gehiago, emakumezkoari leporatu izan diote gertatutakoa guztiz asmatu izana. Orain, bortxaketatik bost urte igarota, bortxaketa izan zela onartu du gizonezkoetako batek.

Gutun bidez aitortu du egindakoa. Zehazki, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalari bidali zion idazkia, joan den uztailaren 22an. Gutunean, zigortuak azaldu du aitorpena «norbanako gisa» egiten duela, eta ez beste inoren izenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.