Lurrikara

3,9 graduko lurrikara bat gertatu da Iruñerrian

Eguesibarren izan du epizentroa astinduak. 22:45 aldera izan da.

2020ko abuztutik aitzina 84 lurrikarak izan dute epizentroa Lizoainen (Nafarroa). JESUS DIGES, EFE
2021eko urriaren 11
23:06
Entzun

Lurrikara bat sentitu dute Iruñerriko biztanleek bart. 3,9 gradukoa izan da Richter eskalan, eta Eguesibarren izan du epizentroa, Lizoainibar-Arriasgoiti inguruan, Espainiako Institutu Geografiko Nazionalak jakinarazi duenez. Lurrikara kilometro bateko sakoneran sortu da, zenbait adituren esanetan.

22:45 inguruan gertatu da lurrikara. Ordu laurden geroago, 3,2 graduko beste astindu bat sentitu da. Gainera, hirugarren dardara bat ere erregistratu da ondotik, indar apalagokoa izanik ere: 2,7 gradukoa izan da, 23:20 inguruan.

SOS Nafarroak jakinarazi du deiak jaso dituela lurrikarari buruzko informazioa galdezka, baina inork ez diola kalteren baten berri eman. Dardara sentitu eta berehala, azterketa abiatu dute, astindua zer udalerritan antzeman den zehazteko.

Azken urteetan maiz sortu dira lurrikarak Iruñerri inguruan, hiru eta lau gradu arteko indarrekoak, asko. Iaz, 4,6 eta 4,4 graduko bi lurrikarak Lizoainen izan zuten epizentroa, eta erreplika ugari sortu ziren hurrengo egunetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.