Albistea entzun

Bertsolaritza

Amets Arzallus nagusitu da Xilabako lehen finalaurrekoan

Julio Sotok irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa eta finalaurrekoak zehaztuta gelditu dira. Txaber Altubek gailendu da Bizkaiko Bertso Txapelketako hirugarren kanporaketan.

Amets Arzallusek lotu du puntu gehien lehenengo finalaurekoan.
Amets Arzallusek lotu du puntu gehien lehenengo finalaurekoan. Bob Edme Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Lizarralde -

2021eko urriak 16

Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa jokatu da, gaur, Maulen, eta bertan Amets Arzallus Antia izan da garaile. Arzallusek 526 puntu eskuratu ditu guztira, eta haren atzetik sailkatu dira Maddi Ane Txoperena Iribarren (498.5), Aitor Servier Etxexuri (494), Maddi Sarasua Laskarai (477.5), Karlos Aizpurua Etxarte (460.5) eta Kerman Diaz Franko (454). Arzallus zuzenean sailkatu da azaroaren 13an Donibane Lohizunen jokatuko den finalerako.

Bigarren finalaurrekoa datorren larunbatean jokatuko da Bardozen, eta bertan arituko dira bertsotan Iker Altuna, Irati Alcantarilla, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Ramuntxo Christy eta Xumai Murua.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa ere jokatu da Donezteben eta han Julio Soto nagusitu da, eta zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako. Sotok 387,5 eskuratu ditu. Bigarren Josu Sanjurjo sailkatu da 335 punturekin, eta jarraian etorri dira Iker Gorosterrazu (304), Ekain Alegre (284,5), Egoitz Gorosterrazu (272,5) eta Sahats Aleman (267).

Kanporaketak jokatuta, finalaurrekoetako hiru saioetan parte hartuko duten bertsolariak honako hauek dira

Azaroak 1an Altsasun: Ekhiñe Zapiain Arlegi, Endika Legarra Nuin, Eneko Fernandez Maritxalar, Erika Lagoma Pombar, Oier Lakuntza Irigoien eta Xabat Illarregi Marzol.

Azaroak 6an Berriozarren: Alazne Untxalo Erregerena, Eneko Lazkoz Martinez, Josu Sanjurjo Alzuri, Mikel Lasarte Cia, Patxi Castillo Graciarena eta Saioa Alkaiza Guallar.

Azaroak 14an Leitzan: Iker Gorosterrazu Elizagoien, Joanes Illarregi Marzol, Julen Zelaieta Iriarte, Julio Soto Ezkurdia, Sarai Robles Vitas eta Xabier Silveira Etxeberria.

Bizkaian, Txaber Altube nagusi

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa ere jokatu da, gaur, Ortuellako Gorbea aretoan, eta bertan Txaber Altube Sarrionandia nagusitu da 484,5 punturekin. Jarraian sailkatu dira Mikel Retolaza Etxebarria (457), Julen Ibarguengoitia Ordorika (446), Peru Vidal Gurrutxaga (433), Garikoitz Sarriugarte Onaindia (416,5) eta Asier Alcedo Cano (403,5).

Modu horretan, Altube Sarrionandiak txapelketako finalaurrekoetarako txartela lortu du, eta Larrabetzun jokatuko den saioan kantatuko du, abenduaren 4an.

Txapelketako laugarren kanporaketa Mungian jokatuko da hurrengo larunbatean, eta bertan parte hartuko dute Aissa Intxausti Aburruzak, Koldo Gezuraga Seijidok, Aitor Etxebarriazarraga Gabiolak, Oihana Bartra Arenasek, Arkaitz Zipitria Mendizabalek eta Paule Ixiar Loizaga Legarrak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jose Ignazio Ansorena eta Eneko Goia, gaur goizean, Donostiako udaletxeko prentsa aretoan. ©Gorka Rubio / Foku

Herritarren «zerbitzura» jotako doinuak

Itziar Ugarte Irizar

Hiru Txulo: Donostia eta txistua liburua ondu du Aritz Gorrotxategik, Donostiako Udalaren eta Ereinen eskutik. Isidro Ansorena goratu dute, Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen zuzendari ohia.

Herritar bat, asteon, Donostiako areto bateko karteldegiari begira. ©GORKA RUBIO / FOKU

LEKUA EGIN NAHIAN

Ainhoa Sarasola - Ainize Madariaga

Zinema areto, jaialdi eta ziklo gehienetan, euskarazko filmen eta azpidatzien presentzia txikiagoa da beste hizkuntzetakoekin alderatuta. Hainbat eragilek azaldu dute pixkanaka kopuru hori handituz doala, baina ehunekoei erreparatuta, salbuespenak salbuespen, oreka lortzetik urrun dago oraindik.

Cordal, erakusketako lanetako batekin. ©Aritz Loiola / Foku

Egunero, atsedenik hartu gabe

Amaia Igartua Aristondo - Bizkaiko Hitza

Isaac Cordal artistak etengabe produktiboak izatearen beharra jorratu du ’24/7′ erakusketan. Bilboko SC Gallery aretoan dago ikusgai, hilaren 28ra arte.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.