Hiru gizon atxilotu dituzte Donostian, Urretxun eta Lazkaon haur pornografiagatik

Haur pornografia izatea eta Interneten zabaltzea leporatzen diete.

Beste sarekada batean haur pornografiarekin lotuta atzemandakoa informatika materiala. HANS KLAUS TECHT, EFE
2021eko urriaren 18a
13:14
Entzun

Donostian, Urretxun eta Lazkaon (Gipuzkoa) hiru gizon atxilotu dituzte haur pornografia edukitzea eta Interneten zabaltzea leporatuta. Espainiako Poliziaren arabera, euren artean ez dago inolako harremanik. Ikerketa otsailean hasi zen. Sarean banatzen ari ziren haur pornografia edukiak aurkitu zituen Poliziak, eta horiei segika jakin zuten Gipuzkoako zenbait udalerritan deskargatu zituztela.

Lehen atxiloketa Urretxun izan zen, irailaren hasieran. Atxilotuaren etxea miatu ondoren, pedofilia edukiak aurkitu zizkioten ordenagailuan, eta bi disko gogor atzeman zituzten, Madrilen ikertzeko. Komisaldegian, Poliziaren arabera, atxilotuak aitortu egin zuen delitua, eta poliziekin kolaboratu zuen. Aske utzi zuten, kargupean, epaiketaren zain.

Beste atxiloketa irailaren erdialdean izan zen Lazkaon. Poliziaren esanetan, 5.000 pedofilia argazki eta bideo aurkitu zituzten atxilotuaren ordenagailuetan. Eta hurrengo atxiloketa urriaren hasieran izan zen, Donostian. Hor ere haur pornografia edukiak aurkitu zituzten disko gogor batean eta bi USBtan. Pertsona hori lehenago ere atxilotu zuten delitu bera leporatuta. Bi atxilotu horiek ere aske utzi zituzten, kargupean, epaiketa noiz egingo zain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.