Foro Sozialak adierazpenari «dagokion balioa» emateko eskatu die gainontzeko eragileei

EH Bilduk eta Sortuk gaur emandakoa «urrats garrantzitsua eta beharrezkoa» dela gehitu du. 

Agus Hernan, Aieteko Konferentziaren 10. urteurreneko hitzaldietako batean. JON URBE / FOKU
2021eko urriaren 18a
14:06
Entzun

«Urrats garrantzitsua eta beharrezkoa». Foro Sozial Iraunkorraren iritziz, hori da gaur ezker abertzaleak egindakoa. Horregatik, dei egin die eragile instituzional, politiko, sozial eta sindikal guztiei Urriaren 18ko adierazpena deiturikoari «dagokion balioa» emateko.

Orain, Foro Sozialaren arabera, iritsi da abagunea «kontakizunaren bataila delakoaren inguruko eztabaida politiko katramilatua eztabaida sosegatu eta konstruktibo batera igarotzekoa». Txalotu dute adierazpena Foro Sozialak proposatutako bidetik egin izana EH Bilduk eta Sortuk; atzo bertan jardun zuen gaiaz, Bartzelonan, Agus Hernan foroaren bozeramaileak.

Gatazkan inplikatutako eragile guztiei ardurak hartzeko ere eskatu diete, «konpromiso multilateralak lortzeko ekosistema egoki bat sor dadin»: «Erantzukizun propioa hartzeak kritikoa, partekatua eta konstruktiboa izan behar du».

Azkenik, erantzukizunez jokatzea galdegin du Foro Sozialak, eta helburu nagusiak hasierako berberak direla esanez amaitu dute idatzia: «Memoria kritiko inklusibo batetik abiatuta, bizikidetza demokratikoa eraikitzea, gizarte adiskidetzearen beharrezko oinarriak sentitzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.