Autogintza

Erdieroale faltagatik, urriaren 25ean eta 29an produkzioa etengo du VWek

Langileen batzordeak kezka adierazi du arazoa konpondu beharrean areagotzen ari delako

Ekainean, VWek 5.000 ibilgailu zituen aparkalekuetan, merkaturatu ezinik. IñIGO URIZ / FOKU
joxerra senar
2021eko urriaren 20a
19:17
Entzun

Urrian lau egunez egongo da geldi Landaben. Urte osoan autogintzaren buruko min izaten ari den erdieroaleen krisiak bete-betean eragiten du oraindik. Astelehenean, ez zen produkziorik izan, eta ostiralean gauza bera gertatuko da Iruñeko Volkswagen fabrikan. Halaber, langileen batzordeak jakinarazi duenez, datorren astean ere, astelehenean eta ostiralean ez da automobilik ekoitziko; hots, urriaren 25ean eta 29an.

Geldialdiok ez zeuden jasota sindikatuen eta zuzendaritzaren arteko egutegiaren azken negoziazioan. Horregatik, langileen batzordeak kezka adierazi du, krisia konpondu beharrean areagotzen ari delako.

Iragan asteko bileran zuzendaritzak azaldu zien sindikatuei motorraren zentralitarekin hornidura arazoak zituztela eta datorren astean ere arazoekin jarraitzea espero zuten. Orain, geldialdiarekin baieztatu egin da ez dutela hori konpondu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.