Beste lider indigena bat hil dute Kolonbian

Misak herriaren Guambia erreserba indigenako buru zen Nazaria Calambas Tunubala. Aurten Kolonbian hil duten 143. ekintzailea da.

Nazaria Calambas Tunubala. INDEPAZ
jon ordonez garmendia
2021eko urriaren 25a
11:31
Entzun

Kolonbiako Garapenerako eta Bakerako Ikasketen Institutuak (Indepaz) jakinarazi duenez, ezezagun batzuek Nazaria Calambas Tunubala lider indigena hil dute Cauca departamentuko Guambia erreserba indigenan, Kolonbia hego-mendebaldean.

Tiroz hil zuten, atzo. 34 urte zituen, eta Misak herriaren burua zen erreserba horretan. Alkate ohi eta komunitateko agintari ohi ere bazen, eta azkenaldian Kolonbiako Gobernuaren kontrako manifestazioetan parte hartu zuen.

Azaldu dutenez, gizon armatu batzuek bide batean geratu eta tirokatu egin dute. Arartekoak alerta abisua eman du, talde armatu horien presentziaz ohartaraziz.

Indepazen arabera, azken horrekin 143 dira jada aurten hil dituzten giza eskubideen aldeko ekintzaileak. 2016an bake akordioa sinatu zenetik, guztira 1.258 dira hildako ekintzaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.