Ezbeharra

Txirrindulari nafar bat hil da Calahorran, auto batek harrapatuta

Bart gertatu da istripua. Hildakoak 19 urte zituen, eta San Adriangoa zen. Atleta zen Grupoempleo klubean.

Errepide bazterra, artxiboko irudi batean. SUSANNA SáEZ, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko urriaren 26a
09:57
Entzun

Errioxako Gobernu Ordezkaritzak eman du ezbeharraren berri: Nafarroako 19 urteko gazte bat hil da goizaldean, Calahorran (Errioxa) izandako auto istripu baten ondorioz. Gaztea bizikletan zihoan bart, eta auto batek harrapatu egin du. Txirrindularia larriki zauritu da talkaren eraginez. Osasun larrialdietako zerbitzuak bertaratu dira gaztea artatzeko, eta Iruñeko Ospitalera bidean zirela zendu da, 01:00a aldera.

Emandako datuen arabera, hildakoa San Adriango (Nafarroa) herritarra zen, Hamza Bouazzaoui izenekoa. Atleta zen Grupoempleo klubean, eta, hain zuzen ere, klubak doluminak igorri ditu Twitter bidez. «Nafarroako atletismoarentzako egun tristea» dela azaldu dute, gaztearen heriotzagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.