Noiz sortua: 2007-04-27 17:15:35

kultura

Unai Elorriaga eta Joxean Agirrerentzat Joseba Jaka bekak nobela arloan

Bakoitzak 14.000 euro jasoko ditu. Poesian Xabi Borda eta Castillo Suarez, gazte literaturan Isabel Etxeberria eta Uxue Alberdi, eta saiakeran Joxe Manuel Odriozola eta Juan Bautista Bengoetxea dira beste bekadunak; bakoitzak 7.000 euro.

Berria -

2007ko apirilak 27
Gaur jakinarazi ditu Elkar Fundazioak VI. Joseba Jaka bekak eta, nobelaren arloan, Unai Elorriagak eta Joxean Agirrek eskuratu dituzte, =iLondres kartoizkoa da=i eta =iLa lutte finale=i egitasmoengatik hurrenez hurren. Bi urteko epea izango dute lana bukatzeko, eta bakoitzak 14.000 euroko beka jasoko du. Eider Rodriguezek, Joxe Azurmendik, Jon Alonsok eta Juan Kruz Igerabidek osatu dute Joseba Jaka beken epaimahaia, eta, haien ustez, Elorriagak =iLondres kartoizkoa da=i-n "forma berriak esperimentatu gura ditu. Aurrerapauso bat eta proiektu berritzailea da bere ibilbidean". Izan ere, "XX. mendeko gizartearen klabeetako batzuk aintzat hartu eta garatu nahi ditu, bere ohiko estiloari karga sinboliko pixka bat gehiago emanez, konplexutasun handiko egitura baliatuz. Laginean, testu indartsu eta bilduak leun eta mantsoagoekin tartekatzen dira, erritmo berezia sortuz". Agirreren =iLa lutte finale=i "proiektu sakona" da epaimahaikoen ustez, "gaiagatik bezala nobelaren trazaduragatik, baina sakontasun hori narrazioaren arintasunaren azpian ezkutaturik. Distiratsu, ironiko fin, kalitatekoa lagina da". Proiektua "ongi taxutua" dela iruditzen zaie. =bBeste bekadunak eta lanak=b =bPoesia=b (7.000 euro). - Xabi Borda, =iZutabe eraitsiak=i. - Castillo Suarez, =iBidegurutzeak=i. =bGazte literatura=b (7.000 euro). - Isabel Etxeberria, =iMambo number five=i. - Uxue Alberdi, =iHamaika makila=i. =bSaiakera=b (7.000 euro). - Joxe Manuel Odriozola, =iAbertzaleak eta euskara=i. - Juan Bautista Bengoetxea, =iCyborgaren otzantasuna=i.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 1ean eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan ez da inor hil COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta 11 gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.309 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bizkaiko pentsionistak protestan, pasa den astean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Koronabirusak zahar etxeetan izandako eragina ikertzeko eskatu du Bizkaiko Pentsionisten Mugimenduak

Berria

Protesta egin dute gaur Bizkaiko pentsiodunek Bilboko udaletxearen aitzinean, eta argi utzi dute ez dutela murrizketarik onartuko osasun publikoan eta pentsioetan. Pentsiodunek zahar etxeen inguruko informazioa eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Aldundiari, baina ez dute erantzunik jaso. 

Gasteizko Txagorritxu ospitaleko Mikrobiologiako langileak, proba serologikoak aztertzen. ©Gorka Rubio / Foku

Hegoaldean ez da gaixorik hil azken 24 orduetan

Andoni Imaz

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez dute PCR bidezko positiborik atzeman, hiru hilabetean lehen aldiz. Azken orduetan, koronabirusaz kutsatutako hamar lagun ospitaleratu dituzte; hiru, ZIUn.

Zahar etxeetan gertatutakoa argitzeko eskatu dute pentsiodunek gaurko mobilizazioetan. ©Aritz Loiola / FOKU

Leiho berriak mugikortasunari (eguneko laburpena)

Pello Urzelai

Euskal Herrian ez da izan hildakorik azken orduetan. PCR proba bidezko positibo berriak gutxi izan dira: bost, denak Nafarroan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna