Albistea entzun

Zientzia

Donostiako Eureka zientzia museoa itxiko du Kutxa Fundazioak, 2023an

Hainbat erabakiren berri eman du Kutxa Fundazioak. Jakinarazi dutenez, «eraldaketa prozesu sakon batean» hasiko dira aurki. Tabakalerara eramanen dituzte orain arte Eureka museoan izandako zenbat ekinbide, «modernizaturik».

Donostiako Eureka Zientzia Museoa, artxiboko irudi batean.
Donostiako Eureka Zientzia Museoa, artxiboko irudi batean. Ivan Perez Ubriz Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz -

2021eko urriak 29 17:29

Kutxa Fundazioaren Eureka zientzia museoak hogei urte bete zituen joan den urtarrilean. Aurreikuspenen arabera, ailegatuko da datorren urteurrena ospatzera, baina hori izan liteke bizialdiko azkena. Fundazioak iragarri du Donostiako Eureka zientzia museoa itxi eginen dutela. Zehaztu dute iraungitze data, gainera: zentroak 2023an hetsiko ditu ateak. Emandako informazioaren arabera, ordea, museoan abiatutako proiektuak ez dira hutsean geldituko: Eurekan sortutako dibulgazio eta hezkuntza jarduerak «berritzea eta birformulatzea» da helburua, ondotik Tabakaleran leku hartzeko.

Hala, gune berri bat sortuko dute Tabakaleran. Emandako datuen arabera, «diziplinarteko ezagutzarako gune bat» izatea nahi dute, eta helburua da handik abiatuta egitea kulturarekin, zientziarekin eta hezkuntzarekin loturiko eskaintza herritarrei. Kutxa Fundazioaren esanetan, gunea Tabakaleran kokatua egoteak nabarmen lagunduko du «Gipuzkoako gizartearen premiekin hobeto konektatzen».

Hain zuzen, bide berri bati lotu zaio Kutxa Fundazioa, berriki argitaratutako ohar batean azaldu dutenez. Aurrera egitea dute helburu, eta, asmoa hori izanik, iritzi diote premiazkoa dela hainbat aldaketa egitea; 2030 Plan Estrategikoan jaso dituzte helburuak eta erronkak. Norabide berriak pizteko, baina, itzali eginen dira orain arte bizirik izandako zenbait; Eureka tarteko. Emandako datuen arabera, fundazioak 20 milioi euroko aurrekontua du urte bakoitzean bideratzeko.

Itzaltze gehiago

Eureka zientzia museoa ez da izanen ateak itxiko dituen bakarra. Kutxa Fundazioak iragarri du Etxarriko (Nafarroa) Arotz Enea udaleko etxearen jarduna ere bertan behera geldituko dela. Zehaztu dutenez, itxia izan da COVID-19aren izurriteak eztanda egin zuenetik, eta, azkenik, behin betiko ixtea erabaki du fundazioak. Ekogunea ere, Hernanin (Gipuzkoa), itxi egingo du. Hala ere, ingurumenarekin lotutako «hezkuntza proiektuekin» jarraituko duela esan du, eta eragile batzuekin kontaktuan dela Ekogunea dagoen tokian «proiektu» bat egiteko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Ez nuen uste inori nire bizitza interesgarri egingo zitzaionik»

Naroa Torralba Rodriguez

Garun paralisia du Inazio Nievak. Sare sozialak erabiltzen ditu bere bizipenen berri emateko. 51.000 jarraitzaile ditu Instagramen, eta 135.000 Tiktoken. Integrazioa ikasten ari da, eta hezkuntzan lanean.
Indabaz betetako kutxa bat, 2022ko Gernika-Lumoko (Bizkaia) urriko azken asteleheneko azokan. ©A. L. / FOKU

Lekaleak: zakukada bat osasun

Amaia Igartua Aristondo

Astean bitan, lautan edo, ahal dela, egunero. Maiztasuna gorabehera, lekaleak kontsumitzea da gomendio orokorra. Adituen arabera, onuragarria da patologia batzuk prebenitzeko, eta beste batzuk artatzeko. Horrez gain, lurzoruari ere on egiten diote, eta aukera ugari eskaintzen dituzte sukaldean.

Euspot lehiaketako antolatzaile eta babesleak, atzo, Donostian. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

'Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut!', Euspot lehiaketarako gaia

Urtzi Urkizu

Iragarkiak maiatzaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira. 3.000 euro banatuko dituzte
Euskarazko Wikipediaren ikustaldien jaitsieran ikusten da Googleren diskrimazioak izan duen ondorioa. / ©Euskarazko Wikipedia

Googlek erantzun du aztertuko duela bilaketa emaitzen diskriminazioa

Jon Ordoñez Garmendia

Katalunian eta Euskal Herrian hainbatek salatu dute gaztelerazko emaitzak jasotzen dituztela Google euskaraz konfiguratua izan arren.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...