Albistea entzun

Ikatza hurrengo hamarkadetan baztertzea adostu dute 40 estatuk

Herrialde aberatsenek 2030eko hamarkadan baztertuko dute erregai fosilik kutsagarriena, eta garabidean direnek, 2040ko hamarkadan. AEBek, Txinak, Indiak eta Australiak ez dute bat egin.

Ikatz errekuntzan oinarritutako energia instalazio bat, Alemaniako Datteln hirian.
Ikatz errekuntzan oinarritutako energia instalazio bat, Alemaniako Datteln hirian. FRIEDEMANN VOGEL/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Gorka Berasategi Otamendi -

2021eko azaroak 7

Ikatza da Lur planetaren berotzean eraginik handiena duen erregai fosila. Haren erabilerak sortzen du karbono isuri gehien, petrolioaren eta gasaren aurretik. Hori dela eta, adituek ezinbestekotzat daukate ikatzaren errekuntza epe motzean kantitate handitan murriztea klima aldaketaren ondoriorik larrienak saihesteko. Bada, ikatza energia iturri gisa erabiltzeari uzteko eguna begi bistara dagoela adierazi du gaur Kwasi Kwarteng Erresuma Batuko Negozio eta Energia estatu idazkariak, 40 estatuk baino gehiagok erregai hori erabiltzeari uzteko akordioa sinatu eta gero. Glasgown (Eskozia) hartu dute horretarako konpromisoa, COP26 klima larrialdiaren inguruko nazioarteko goi bileran.

Akordioaren sinatzaileen artean daude Espainia, Ukraina, Polonia, Hego Korea, Indonesia, Vietnam eta Txile, esaterako. Baina ikatz kontsumitzaile handienetako batzuek akordiotik kanpo gelditzea erabaki dute, eta pisu handiko estatuak dira: AEBak, Txina, India eta Australia, bereziki.

Konpromisoa hartu dutenen artean, epemuga desberdinak finkatu dituzte ekonomia garatuetako herrialdeentzat eta garabidean direnentzat. Ekonomia garatuetakoek 2030eko hamarkadan utzi beharko diote ikatza erretzeari, eta garabidean direnek, berriz, 2040ko hamarkadan baztertuko dute erregai fosil hori.

Bestalde, 25 herrialdek eta hainbat finantza erakundek hitzartu dute 2023tik aurrera diru publikorik ez jartzea erregai fosilen sektorea atzerrian finantzatzeko. Estatu horien artean dira, besteak beste, AEBak, Erresuma Batua, Danimarka, Italia eta Kanada. Sinatzaile guztien artean, urteko 15.000 milioi euro baino gehiago erabili ahalko dituzte erregai fosilen sektoretik «energia garbien» trantsiziorako. Akordio horretatik kanpo gelditu dira Txina, Japonia, Errusia eta Australia, besteak beste.

Horrez gain, hogei kide gehiago batu zaizkio Glasgown No New Power Compact (Ikatz Energia Gehiago Ez Hitzarmena) izeneko itunari; Vietnam, Maroko eta Polonia, horien artean. Ikatza erretzeko azpiegitura gehiago ez eraikitzeko konpromisoa hartu dute.

Erresuma Batuko Gobernuak «historikotzat» jo ditu akordioak, eta orain urte gutxi halakorik pentsaezina litzatekeela nabarmendu dute urratsaren alderik baikorrenari erreparatu dioten ahotsek. Baina izan dira iritzi kritikoak ere, konpromisoak eragin urriegikoak direla ohartarazi dutenak; besteak beste, sinatzaileek urte batzuk izango dituztelako erregai fosilak orain arte bezala erabiltzen jarraitzeko.

IEA Nazioarteko Energia Agentziak hainbatetan ohartarazi du erregai fosiletan oinarritutako proiektu gehiago martxan jartzeari utzi behar zaiola 2021etik aurrera, planetaren berotzea 1,5 gradura mugatu ahal izateko.

Erregai fosilek eragindako karbono isuriak aurten pandemiaren aurreko neurrietara itzuliko direla ohartarazi du gaur Global Carbon Project egitasmoak, bere azken txostenean. Erregai horien artean, ikatza izango da isuri gehien sortuko duena: 14,7 gigatona karbono dioxidoren iturri izango da ikatza, 11,5 gigatonarena petrolioa eta 7,7rena gasa.

Azken urteetan ikatzak eragindako isuri kantitateak beheranzko joera zegoen arren, eta COVID-19aren pandemiak jaitsiera are gehiago sakondu bazuen ere, aurten ikatza izango da isuri hazkunderik handiena izango duen erregai fosila, 2019ko balioak gaindituta.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Petro Poroxenko Ukrainako presidente ohia Kieveko auzitegi baten ondoan, jarraitzaileei hizketan. ©MIKHAIL PALINCHAK / EFE

Poroxenko Ukrainara itzuli da «traizio» egin izana leporatuta

Gorka Berasategi Otamendi

Presidente ohiak salatu du bere kontrako epaiketa politiko bat antolatu duela Zelenskik
Emakume bat azaroaren 25ean Istanbulen (Turkia), indarkeria matxistaren aurkako eguneko mobilizazio batean, atzean poliziak dituela. ©ERDEM SAHIN / EFE

Sexu indarkeriatik haratagokoa

Igor Susaeta

Andreen aurkako indarkeria politikoak gora egin du, ACLEDen arabera. Leku batetik bestera aldatu egiten dira moldeak, erasotzaileen profilak eta indarkeriaren helburuak.
Roberta Metsola kontserbadorea, gaur, Europako Parlamentuaren Estrasburgoko egoitzan. ©JULIEN WARNAND / EFE

Roberta Metsola kontserbadorea aukeratuko dute Europako Parlamentuko presidente

Ander Perez Zala

Demokristauen hautagaiak sozialdemokraten eta liberalen babesa jasoko du biharko bozketan. Hiru indarren lehentasunak «zuzenbide estatua, emakumeen eskubideak, dimentsio soziala eta arau fiskalak» izango dira.

Zemmour, pasa den astean egin zuen agerraldi batean. ©Chrisstophe Petit Tesson / EFE

Eric Zemmour zigortu dute adingabe migratzaileen aurkako gorrotoa sustatzeagatik

Paulo Ostolaza

Parisko auzitegi batek 10.000 euroko isuna jarri dio, adingabe migratzaileak «lapurrak, hiltzaileak eta bortxatzaileak» direla esateagatik. Inkesten arabera, babesa galtzen ari da polemista ultraeskuindarra.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.