Musika

Herbie Hancock, Diana Krall, Yann Tiersen, Hiromi eta Gregory Porter izango dira Donostiako Jazzaldian

Antolatzaileek gaur eman dute Donostiako 57. Jazzaldian parte hartuko duten musikarien lehen zerrenda. Jaialdia 2022ko uztailaren 21etik 25era egingo dute, eta bertan izango dira Kurt Elling eta Calexico taldea ere.

Herbie Hancock, 2017an, Donostiako Jazaldian. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
Berria
2021eko azaroaren 8a
11:28
Entzun

Gorabehera eta murrizketa ugariko bi urteren ondoren, Donostiako Jazzaldiak bere ohiko itxura hartuko du datorren ekitaldian, 57.enean. Hala izatea nahi dute antolatzaileek, eta izen handiko musikariak Donostiara ekartzeko lanean izan dira azken hilabeteetan.

Gaur eman dute bertan izango diren musikari batzuen berri; horietako batzuk Donostiako jazz jaialdian ohikoak bilakatu diren musikariak. Hiru pianista garrantzitsu izango dira jazzaldian: Herbie Hancock jazz musikari beteranoa, Hiromi azken urteetan izarra bilakatu den pianista, eta Yann Tiersen konpositore eta piano jole britaniarra.

Jazzaldian izango diren hiru abeslariren berri ere eman dute antolatzaileek. Gregory Porter eta Diana Krall ondo ezagutzen ditu Donostiako publikoak, sarritan izan baitira biak ala biak jazzaldian. Haiekin batera, Kurt Ellingen parte hartuko du jaialdian.

Calexico musika talde estatubatuarrak ere baieztatu du Donostian izango dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.