Gorabehera eta murrizketa ugariko bi urteren ondoren, Donostiako Jazzaldiak bere ohiko itxura hartuko du datorren ekitaldian, 57.enean. Hala izatea nahi dute antolatzaileek, eta izen handiko musikariak Donostiara ekartzeko lanean izan dira azken hilabeteetan.
Gaur eman dute bertan izango diren musikari batzuen berri; horietako batzuk Donostiako jazz jaialdian ohikoak bilakatu diren musikariak. Hiru pianista garrantzitsu izango dira jazzaldian: Herbie Hancock jazz musikari beteranoa, Hiromi azken urteetan izarra bilakatu den pianista, eta Yann Tiersen konpositore eta piano jole britaniarra.
Jazzaldian izango diren hiru abeslariren berri ere eman dute antolatzaileek. Gregory Porter eta Diana Krall ondo ezagutzen ditu Donostiako publikoak, sarritan izan baitira biak ala biak jazzaldian. Haiekin batera, Kurt Ellingen parte hartuko du jaialdian.
Calexico musika talde estatubatuarrak ere baieztatu du Donostian izango dela.