Gatibuk azaroaren 27ra atzeratu du larunbat honetan BECen ematekoa zuen kontzertua

Taldeko bi kidek positibo eman dute.

Gatibu taldearen 'Musikak salbatuko gaitu' diskoaren aurkezpena, iazko udazkenean. ARITZ LOIOLA, FOKU
2021eko azaroaren 10a
13:50
Entzun

Gatibu taldeak jakinarazi duenez, taldeko bi kidek positibo eman dute, eta bertan behera utzi du larunbat honetan BECen ematekoa zen kontzertua. Bi astez atzeratu du, eta azaroaren 27an eskainiko dute. «Atsekabe handia hartu dugu, denbora luzez itxoiten ari ginen ekitaldia hain gertu zegoelako. Hala ere, erabaki arduratsua hartzea da premiazkoa, osasuna guztiaren gainetik kokatuta. Jakin badakigu, egoera berrira moldatu beharko zaretela, eta benetan sentitzen dugu, baina kontzertua osasun zein musika berme guztiekin ematea da gure xede nagusia», azaldu du ohar batean.

Gaineratu duenez, erositako sarrerak baliagarriak izango dira azaroaren 27an. Hala ere, itzultzeko aukera ere izango da.

Bizitzen ari garen egoerak erakutsi digu ziurgabetasuna kudeatzen ikasi behar dugula. Behin betikoa dena ez dela ziurra. Sarean erositako sarrera bat izanez gero, bost egun izango dira formulario bat betetzeko. Sarrera fisikoa itzuli nahi izanez gero, mezu elektroniko bat bidali beharko da datozen bost egunetan helbidera honetara: [email protected].

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.