Albistea entzun

HILBERRIA

Ramuntxo Camblong hil da

Seaskaren sortzaileetako bat izan zen, Euskal Herriko Garapen Kontseiluko lehendakaria, eta EAJren Ipar Buru Batzarreko presidentea, bertzeak bertze. Gaur zendu da, 82 urte zituela.

Camblong, artxiboko irudi batean.
Camblong, artxiboko irudi batean. / Gaizka Iroz Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2021eko azaroak 12

Seaskaren eta Elkar argitaletxearen sortzaile; EKEko, Euskal Herriko Garapen Kontseiluko eta EAJren Ipar Buru Batzarreko presidente; Angeluko zinegotzi; euskaltzain urgazle; Euskaldunon Egunkaria-ko administrazio kontseiluko kide; kooperatiben elkarte anitzen sortzaile eta kide; Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko kide... Ipar Euskal Herrian euskalgintzan, euskal kulturaren alde, kooperatibismoan eta politikan jarduera handia eta zabala eduki zuen Ramuntxo Camblongek. Gaur zendu da, 82 urte bete berriak zituela.

Camblong Makean sortu zen (Lapurdi), 1939ko azaroaren 11n, eta, Haritza Camblong semeak nabarmendu duenez, «afrikar erran zuhurrak» dioena aplikatu zuen haren bizitza osoan zehar: «Bakarrik fiteago goaz, bainan elgarrekin urrunago». Hala, egitasmo ugaritako sustatzaile eta parte izan zen Ramuntxo Camblong, bertze hainbat eta hainbat herritarrekin batera.

Camblongek ingeniaritza ikasketak egin zituen Parisen eta Angersen (Frantzia), eta Hazparneko San Josepe lizeoko (Lapurdi) irakaslea izan zen 1966tik 1975era bitartean. Jardun hori utzita, Milafrangako (Lapurdi) Copelec kooperatibako sortzaileetariko bat izan zen 1975ean, eta 1998ra arte kooperatibako zuzendari aritu zen. Ondotik Sokoa enpresako kanpo harremanez arduratu zen, 2002an erretreta hartu zuen arte.

Garai horretan guzian lan profesionalarekin batera uztartu zuen lan militantea. Euskalgintzan eta kulturan, 1969an Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteko sortzaileetako bat izan zen, eta 1977an Elkar argitaletxearen sustatzaileetako bat. Horrez gain, Euskal Herriko Kultur Zentroko lehendakari aritu zen 1984tik 1988ra, eta EKE Euskal Kultur Erakundeko buru 1990etik 1994ra. Herria eta Jakin aldizkarietan artikuluak idatzi zituen, baita Euskaldunon Egunkaria-n ere.

Politikagintzan, abertzaletasunari lotuta egon zen, eta, azken hamarkadotan, EAJri. Enbata mugimenduan egin zituen lehen urratsak, 1963tik 1974ra, zuzendaritza batzordeko kide gisa; EA Eusko Alkartasunako kide izan zen 1986tik 1994ra; ondotik lau urtez Euskal Herriko Garapen Kontseiluko lehendakaria izan zen, eta 1997 bukaeratik aitzinera EAJko kide egin zen. Angeluko (Lapurdi) zinegotzi lanetan ere aritu zen, eta, horren bidez, Euskal Kosta-Aturri Elkargoko delegatu izendatu zuten 2001etik 2008ra. 2004tik 2008ra, berriz, EAJren IBB Ipar Buru Batzarreko presidentea izan zen. Udalbiltzako zuzendaritzan ere parte hartu zuen.

Alderdian ezagutu zuen Camblong zena Peio Etxeleku gaur egungo EAJren IBBko presidenteak. «Alderdian sartzeko idatzi nuen gutuna berak erantzun zidan»; hamar urtez aritu ziren elkarrekin. «Erran nezake egiazko abertzale bat zela. Bere herria bihotzez maite zuen», adierazi du: «Aurpegi anitzeko pertsona zen, biziki osoa: lantegi burua, zientifikoa, kultura gizona, lurralde garatzailea eta politika arduraduna. Ukan ditu anitz bizi». EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek, berriz, «gauza guztien gainetik», «gizon ona» zela nabarmendu du: «Bizitza oparoa izan zuen Ramuntxok, eta, berari esker, bere inguruan egon ginenok ere are oparoagoa izan genuen gurea».

Kooperatibismoa ipar

Copelec kooperatibako sortzaile eta zuzendaria izanik, kooperatibismoa sustatzeko hainbat egitasmo bultzatu zituen Camblongek, halaber. Partzuer elkartearen sortzaileetako bat izan zen 1974an, erraterako: Ipar Euskal Herrian kooperatibak sustatzea zen asmoa, eta hortik sortu zen Copelec kooperatiba bera.

1980an, Herrikoa arrisku-kapital sozietatea sortzen aritu zen, eta Akitaniako kooperatiben SCOP batasuneko lehendakari eta Akitaniako lurraldeko batzorde ekonomiko eta sozialeko kide izan zen 1986tik 1996ra. Era berean, Iparraldeko Kooperatiben Batasuneko sortzaileetariko bat ere izan zen.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailea gaurko prentsaurrekoan ©Irekia

Zupiriak esan du Osakidetzaren lan ildoarekin «erresistentzia» agertzeagatik egin direla kargugabetzeak

Edurne Begiristain

Gotzone Sagarduik Eusko Legebiltzarrean agerraldia eskatu du, Donostia aldeko ESIaren egoera azaltzeko.

Donostiako ospitalaren atarian gaur goizean egindako protesta bilkura ©Javier Etxezarreta / Efe

Donostia ospitaleko 150 langile inguru batu dira gaur ESIko zerbitzuburuen elkarretaratzera

Edurne Begiristain

Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa salatzeko, protesta jendetsua egin dute goizean ospitaleko atarian. ESIko zerbitzuburuek arratsaldean egingo dute prentsaurrekoa.

Aranzadi zientzia elkartea desobiratze lanetan, Urduñako hilerrian ©Irekia

Urduñako espetxe frankistako hogeita hamar presoren gorpuzkiak aurkitu dituzte herriko hilerrian

Berria

Aranzadi zientzia elkartea ari da desobiratze lanetan. Gogora Institutua biktimen senideekin harremanetan jarri da.

Senperen izandako atxiloketak salatzeko manifestazioa, ekainean. ©Guillaume Fauveau

Senpertar gazte bat Paueko polizia etxera eraman dute etxe agentzietako pintaketen harira

Berria

Senpereko gazte bat Baionako polizia etxera konbokatu dute goizean, eta handik Pauera eraman dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.