EUSKAL PRESOAK

Hamabortz urteko bertze zigor bat Marixol Iparragirreri

1996an Amurrioko epaitegiaren aurka egindako atentatua leporatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Marixol Iparragirre, joan den martxoan, Espainiako Auzitegi Nazionalean. RODRIGO JIMENEZ / EFE
maddi ane txoperena iribarren
2021eko azaroaren 15a
12:52
Entzun

Lehendik zigor ugari ditu pilatuak Marixol Iparragirre euskal presoak, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak bertze hamabortz urte gehitu dizkio aitzinetik zituen kartzela zigor urteei. Oraingoan, 1996an Amurrioko (Araba) epaitegiaren aurka egitea leporatu dio. Efe berri agentziak zehaztu duenez, Iparragirrek berak onartu du delitu hori egin izana, eta hamabortz urteko zigorra onartu du.

Fiskalak argudiatu duenez, Iparragirrek delitua onartu badu ere, «ezin» izan diote kondena gutitu, halako atentatuak epaitzeko zigorrik «txikiena» eskatua baitzuen haren aurka, lehendik.

Gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean egin dutena izan da Iparragairre 2019an Espainiaratu zutenetik haren aurka egin duten bederatzigarren epaiketa. Aurten izan ditu horietako anitz, eta zigor ugari eta luzeak jaso ditu. Ekainean, 46 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, 1987ko maiatzean bi hilketa saio egitea eta Eskoriatzan (Gipuzkoa) lehergailu bat jarri eta kalteak eragitea egotzita. Otsailean, Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen Auzitegi Nazionalak iazko uztailean ezarritako 122 urteko espetxe zigorra, 1995ean Luciano Cortizo Espainiako armadako komandantea hiltzea leporatuta. Martxoan, 61 urteko zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, 1994ko eta 1995eko bi atentatu agindu izana leporatuta. Apirilaren 27an, berriz, 39 urteko zigor bat ezarri zioten, 1985eko atentatu batengatik. Espainiako Estatuan, praktikan, 40 urtekoa da espetxean bete daitekeen urte kopururik handiena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.